Atzelarien garrantzia

Laskurain devuelve una pelota en el partido del Labrit. Foto Fernando Pidal

Amillategi

Baten, lehen mailako atzelari bati entzun nion esaten beraiek, atzelariek, daramatela partiduetan zama astunena eta txaloak aurrelarientzat izaten direla. Beti horrela ez bada ere, egia da aurreko koadroetan nahiko izaten dela keinu tekniko bitxi bat jendearen txaloak suspertzeko. Aurrelarien jokoak ehun metroko korrikalarien dizdira dauka, atzelarienak ordea, distantzia luzeko korrikalarien gogortasuna dauka.
Binakako txapelketan atzelarien garrantzia haunditu egin da. Aurrelariak ez daude beraien momentu onenean. Kostatu egiten zaie partiduetan beraien jokoa inposatzea. Irujoren pasioa denok ikusi dugu. Aimar hobeto ibili da, nahiz eta puntu bat falta izan zaion lehengo ‘kaporala’ izateko. Bengoetxeak jokatu ditu, beharbada, partiduak maila berdinagoan. Xalak eta Gonzalezek une zoragarriak, ahazgarriekin nahastu dituzte. Beraz, atzelariak, partidu gehienetan protagonista bilakatu dira. Une ahaztezinak eskaini dizkigute Laskuraienek, Beginok berak edo ta Merinok.
Txapelketaren berdintasuna pilotarien egoera fisikoan isladatzen hasi da. Urtero bezala ordezkoak beraien aukera izaten ari dira. Emozioa pil pilean dagoenean suspentsioak gertatu dira. Astean partidu bat jokatzen ari dira, beraz, erritmoa ez da gehiegizkoa, nahiz eta lehendik zigor haundia daramaten pilatuta, udako egutegia dela eta. Gutxienez Irujok errekuperatu du freskurea eta konfidantza bere jokoan. Esan genezake beraz, habemus Irujo!
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE