Azken aurrekoak

Txaruta eta Irurtzun ere sailkatu ziren BERRIA Txapelketako bigarren kanporaketa saiorako

Berria

Asteburuan jokatu ziren III. Berria txapelketako hirugarren jardunaldiko bi jaialdi, lehen kanporaketa faseko azken aurrekoak biak. Txarutak eta Irurtzunek egin zuten aurrera.

TXARUTA (Elizondo) 65; ZARAMAGA (Gasteiz) 41

Kadeteak: Ollo-Madariaga 22; Mendinueta-Perez 12.

Jubenilak: Goñi-Otxandorena 22; Alvarado-Berrueta 7.

Nagusiak: Zubieta-Elizalde 21; Vicente-Belasko 22.

Kanporaketa interesgarria izan zen. Txarutak jubeniletan utzi zuen dena erabakita, gaizki aritu ziren-eta kontrarioak. Beste bi partidak maila onekoak eta emozio handikoak izan ziren.

Kadeteetan ondo aritu ziren lau pilotariak erdilanak arte. Zaramagakoek egin zuten behera gero, eta ezin izan zioten eutsi Madariaga atzelariaren joko onari. Bera izan zen onena.Jubeniletan, Txarutakoek, gauza berezirik egin gabe, serio jokatuta eta arriskurik hartu gabe, kontrarioen jokoa txarra baliatu zuten. Otxandorena izan zen onena.Dena erabakita zegoela, nagusiena izan zen partidarik onena. Hernaniko pilotalekura joandakoek gozatu egin zuten. Emozioa eta joko ona, denetik izan zuen.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE