Berria
Joan den igandean jokaturiko finala irabazi ostean Azpeitia da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako txapeldun berria. Donostiako Atano III.enean jokaturiko finalean Azpeitiako seikotea Hernaniko taldeari gailendu zitzaion. Aurretik bi finaletara iritsia bazen ere, aurtengoa da Azpeitiak lortzen duen Gipuzkoako lehen txapela. Igandeko finala gaizki hasi zen Azpeitiako taldearentzat, izan ere lehen partidan, kadete mailakoa hain zuzen, Hernaniko bikotea (22-4) aise gailendu zelako. Dena den, beste partidetan txapeldunek emaitzari buelta eman zioten. Jubeniletan (22-18) irabazi zuten eta (22-10) seniorren arteko lehian.