Loitegi eta Barrenetxea, Ansa eta Martirenaren aurka ariko dira bihar Azpeitiko Txapelketaren final handian, Izarraitz frontoian. Bi bikoteek txapelketa ederra jokatu dute, ligaxkaren bi partiduak irabaziz eta bihar txapela erabakiko da.Barrenetxeak orain bi urte Aldaberekin batera irabazi zuen txapel hau eta aurten garaipena errepikatu nahi du beste aurrelari gazte batekin. Aurrean sasoi betean dauden bi erremontista izango dituzte gorriek; Ansa II eta Martirena. Atzelariak bi partida bikainak osatu ditu eta Ansak bere maila erakutsi du.Izarraitz frontoian pilotariek beste jokamolde bat erabili behar izaten dute ez daude eta ohituta bertan jokatzera. Atzelariek eta sakeak zer esan handia izaten du. Gorrietan Barrenetxeak eramango du pisua eta urdinetan Ansa da indartsuena, baina Martirenak edozeini aurre egiteko gai dela erakutsi du. Final parekatua eta faboritorik gabe espero da. Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren postuaren bila irtengo dira ligaxkan bigarren sailkatutako bikoteak; Goikoetxea eta Zubiri, Urrutia II eta Larrañagaren kontra.
Urriaren 30eko kartelera Azpeitin Izarraitz frontoian 22:00etan hasita
1. Goikoetxea V.a-Zubiri, Urrutia II.a-Larrañagaren aurka 40 tantora
2. Loitegi-Barrenetxea IV.a, Ansa II.a-Martirenaren aurka 40 tantora