Kutxabank Torneoko finalaurdenetako ligaxkan Ezkurra II.ak Azpirozen aurka jokatuko du gaur Galarretan, jaialdiko hirugarren partidan.
Azpirozek 30-15 galdu zuen ligaxkaren lehenengo norgehiagokan eta bihar irabazi beharra du sailkatzeko aukerak mantentzeko. Galduz gero, Huitziko atzelaria kanporatua geratuko da txapelketatik. Ezkurra II.ak debuta izango du biharkoa, ligaxkan. Juanenearen garaipenak presioa jarri dio Doneztebeko aurrelariari. Irabaziz gero azkenengo jardunaldian erabakiko litzateke, Ezkurra eta Juananearen arteko lehian, zein sailkatuko den azken fasera.
Ezkurra faboritoa da partida irabazteko, baina Azpirozek aukerak ditu oraindik eta horiek baliatu nahi ditu. Lehenengo pausoa irabaztea da eta ahal dela Ezkurra punturik gabe uztea.
Estelarrik onena
Binakako estelarra itzela antolatu da biharko. Ezin da partida hoberik antolatu. Ansa II.a eta Barrenetxea IV.ak, Urriza eta Juanenearen aurka jokatuko dute jaialdiko bigarren partidan. Aspaldian ez zen maila honetako binakako partidarik antolatzen Galarretan. Maiatzaren 14an Ansa eta Barrenetxeak 40-38 garaitu zituzten Urriza eta Azpiroz. Oraingoan Juanenea da Urrizaren bikotekidea. Biharko estelarra inoiz jokatu gabea da erremontean.
Cartelera del jueves 4 de agosto en Galarreta a partir de las 16:30 horas
1. Goikoetxea V-Odei contra Loitegi-Apezetxea a 35 tantos
2. Ansa II-Barrenetxea IV contra Urriza-Juanenea a 40 tantos
3. Ezkurra II contra Azpiroz a 30 tantos KUTXABANK TORNEOA