Bakarkako Txapelketako bi partida jokatuko dira Ezpeletan

Gara
Bigarren kanporaketei hasiera emango zaie gaur arratsaldean Ezpeletako trinketean. Hasteko, Ibarrola eta Rene Dermit neurtuko dira, eta ondoren Istillarte eta Duharen artekoa izango da.

Ibarrolak eta Rene Dermitek jokatuko duten partidak ikusmin handia piztu du, batez ere ikusita Ibarrolak lehen kanporaketan zer nolako partida egin zuen.

Sakearekin sekulako triskantzak egiten ditu, eta gaurkoan ere hasierako jokaldiarekin asmatzen baldin badu, Dermitek oso zaila izango du irabaztea. Hau irabazten duenak, Larretxearen aurka jokatuko du otsailaren 5ean.

Beste partida orekatuagoa dirudi. Istillartek eta Duhauk lehiaketa onak egin izan dituzte, eta ikusgai dago gaur zer nolako maila emango duten. Neurketa hau irabazten duenak, Aranbururen aurka jokatuko du otsailaren 5ean.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE