BARANDIKA ETA MINVIELLE, DONIBANE LOHIZUNEN TXAPELDUN

Master 2 Internationaux (Nazioartekoak)

Jai Alai LeagueTAMBOURINDEGUY-BASQUE 13/13BARANDIKA-MINVIELLE 15/15

Xabi Barandika eta David Minvielle garaile atera dira Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan, udako Nazioarteko txapelketa entzutetsuaren bigarren Masterrean. Gernikako aurrelaria eta Salies de Bearn-eko atzelaria bi set eta huts nagusitu dira, baina bietan izan dira atzetik eta buelta eman behar izan diote markagailuari azken txanpan.

Lehenengoan, 11. tantuan jarri dira aurretik urdinak. Ordura arte, Tambo-k eta Basquek ateratako pilotara jarri ezinda aritu dira. Basquek oso gogor ematen dio pilotari eta «eskapada» bilatu du bidartarrak. Hala ere, 11-11koaren ostean, 13-15 nagusitu dira Xabier eta David. Bigarren jokoan antzera, 6-2, 8-3 eta 10-6 joan dira atzetik. Bazirudien hirugarren jokora joango zirela, baina ez. Hamaikana berdindu, 11-14 aurretik jarri eta azkenean 13-15 irabazi dute bigarren seta ere. Jai Alai Leagueko rankingean 1.000 puntu poltsikora eta sailkapenean aurrerapausuak ematen ari da gernikarra, denboraldiaren zati handi bat, lesioagatik, galdu ostean.

* Mutriku eta Gernika

Garaipen honekin bere bolada onari eusten dio Barandikak. Markina-Xemeingo Grand Slama irabazi du, baita Gernikako lehen jardunaldia ere, orain Donibaneko 2. Masterra eta ostiralean Mutrikuko finala jokatuko du: 

BARANDIKA-GORKA vs URREISTI-DEL RIO

Emakumeen partidan: ELAIA-FRIDA vs MAITE-OAIA 

Asteko zita nagusia hala ere, Gernikan izango du jarrita. Urtebeteren ondoren, etxean jokatuko baitu berriz Barandikak eta Aritz Erkiagaren aurka. Partida benetan garrantzitsua. Grand Slameko bigarren jardunaldia:

JOHAN-LOPEZ vs LADUCHE-IBARLUZEA

ERKIAGA-MANCI vs BARANDIKA-BASQUE

Erkiaga bere aurkariak, Mutrikun ez, Pauen jokatuko du ostiralean. Bertako lehen Masterreko finala, Ligarako puntuagarria. 

JOHAN-MINVIELLE vs ERKIAGA-PORTET

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE