Barrenetxea, Martirena eta Loitegiri elkarrizketak. Azpeitiko finala

Endika Barrenetxea»Izarraitz frontoiak atzelariei egiten die mesede»

– Badirudi Loitegi eta zu oso ongi ari zaretela moldatzen.

– Loitegi eta biok ongi ari gara moldatzen. Julenek profesional bezala daraman denborarako oso emaitza onak ematen ari da. Joko aldetik ere maila altura erakusten ari da eta batez ere nabaritzen zaio pelotako beste modalitate batzutan ohituta dagoela konpetitzen. Oso ongi lantzen eta kudeatzen ditu tantoak eta partidua bera. Oso ongi irakurtzen ditu partiduak eta jokoa. Oraindik ere teknikoki findu behar du, baina oso txukun ari da.


– Erremontista profesionalak Hernaniko Galarreta frontoian jokatzen dute urte osoan zehar, baina Azpeitiko Torneoa Izarraitz frontoian jokatzen da eta horrek aldaketak ekartzen ditu bai erremontisten jokoan eta jokamoldean ere bai. 

– Azpeitiko frontoia ezberdina da. Frontisa txikitu egin zuten, eskuzko pilotalekua bihurtu dute dimentsio aldetik eta gero pintura lakarragoa da. Pilotak efektu ezberdinak hartzen ditu Galarretarekin alderatuz gero. Efektu horiek atzelariei ematen dio abantaila eta aurrelariak kaltetzen ditu nire ustez. Paretetik gertuago daude eta erreakzioa zailagoa da efektuekiko, denbora gutxiago daukate.


– Horrek zuei mesede egiten dizue, kontuan izanik bikoteen pisu nagusia zuk eta Ansak daramatzazuela. 

– Nik uste baietz. Lasaitasun puntu bat daukagu, jakinda Ansaren jokoa sahiestea errazagoa dela Azpeitin, Galarretan baino.


– Hala ere Martirena benetan ongi ari da jokatzen txapelketa guztian zehar. 

– Oso ongi ari da. Pilota ikaragarri ari da astintzen. Besteak kontu handiarekin gabiltza pilota sartu nahian, besoa kizkurtuta eta berak berriz inongo beldurrik gabe jotzen dio pilotari. Urrizaren aurka behin eta berriz tiratzen zuen pilotakada, gainera asmatzen eta sartzen. Konfidantza handiarekin dago eta Labaka ongi dominatu zuen.


– Zein bikote da faborito?

– 2019an Aldaberekin irabazi nuen, oker ez banago Goikoetxea eta Ionen kontra. Ikusiko dugu poraingoan. Usten dut, Izarraitzen ez dagoela faboritorik. Aukerak baditugu, nahiz eta Loitegirentzat aurrenetako finala izan. 


Julen Loitegi»Finaleko gakoa sakean egongo da»- Zure lehenengo finala izango da eta gainera txapelketan zehar ongi jokatuta iristen zara. Gustora egoteko modukoa da.

– Oso gustora. Inoiz jokatu gabe nengoen maila honetako atzelari batekin txapelketa bat. Ikusi dugu Barrenetxeak zenbat jokatzen duen eta finaleko bi bikoteen indarguneak zeintzuk diren argi geratu da. Gurean Barrenetxea eta beraien artean Ansa II. Larunbateko finalean ere horrela izango da. Ahulguneak bilatzen saiatuko dira. 

– Hala ere, txapelketa oso ona osatzen ari zarete Martirena eta zu zeu. 

– Gustora ari naiz. Beti entzun dugu Azpeitiko frontoia arraroa dela, egia esan aurreneko jardunaldian oso eroso aritu nintzen eta bigarren partiduan besoko minakin ez nuen ongi jokatu. 

– Finalean Ansa izango duzu aurrean. Nola egiten zaio aurre honelako pilotari bati?

– Bera jokoan ez sartzen saiatu behar dugu. Sartzen baldin bada botera eta ez airez egitea lortu behar da. 


– Nolako finala espero duzu?

– Nik uste gakoa sakean egongo dela. Frontoi honetan pilota asko sartzen da ezker paretera eta bai Barrenetxea eta bai Martirena sakatzaile bikainak dira.

 – Beraz aurrelariak adi egon beharko dute errestoan eta zuk ausart errestoan.

– Barrenetxeak ahal ditudan pilotak defendatzea eskatzen ditu eta pilota gutxi uztea. 

Ibai Martirena»Erremontean hasi nintzenetik orain aurkitzen naiz momenturik onenean»


– Txapelketa dotorea ari zara jokatzen. Aste honetan erronkarik handienaren aurrean zaude. Barrenetxea eta finala.

– Ansa eta bien artean, orain arte, lan dotorea egin dugu. Oso ongi moldatu gara eta Ansak asko lagundu dit jokalari bikaina delako eta dohai handiak dituen mutila delako. Urriza eta Labakaren kontra irabazteak sentsazio onak uzten dizkizu eta orain Loitegi eta Barrenetxearen kontra jokatzea beste pauso bat izango da. 

– Ibai Martirena orain al dago bere ibilbideko momenturik hoberenean?

– Baietz esango nuke. Erremontean hasi nintzenetik orain nago puntu onenean. 

 – Azpeitiko Izarraitz frontoira nola moldatzen zara?

– Hasieran arraro xamar egin zitzaigun, ohituta gaude Galarretara. Kosta egiten da, baina entrenamendu batzuk egin genituen eta ongi moldatu naiz. Horrek asko lagundu zuen. Denentzako frontoi bera da eta beraz ez dago aitzakiarik.


– Nolako finala espero duzu?– Hasteko polita izango da. Gero, guk irabaziz gero oraindik eta askoz hobe. Hala ere, ikusgarria eta jendeak gozatzen badu denentzako ongi.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE