Barriolaren sustorik gozoena

Leitzako atzelariak ez du zuntz hausturarik, eta Eugiren aurka jokatu ahal izango du

IMANOL MAGRO / Berria

Susto gozoak urriak izaten dira. Bi adierak kontraesangarriak dira gehienetan, eta kirolean, ia beti. Abel Barriolak susto galanta hartu zuen herenegun Gasteizen. Irujoren aurka mina sumatu zuen ezkerreko izterrondoan. Partida ondo bukatu zuen, baina zalantzak zituen bueltaka buruan. Atzo, ordea, lasai hartu zuen arnasa. Barriolak hogeita lau ordu behar izan zituen igandeko balentria behar bezala gozatzeko. Urrutia medikuak mina ez zela larria esan zion arte

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE