BEASKOETXEA ETA BAILO, DANIAKO FINAL ERDIETAN

Jai Alai News

Diego Beaskoetxea gernikarrak eta Ruben Bailo Noaingo atzelariak Fall Challengeko finalerdietara sailkatzea lortu dute Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan. Xabi Barandika eta Eñaut Salegi izan dituzte aurkari, gernikarra lehenengoa eta markinarra bigarrena, eta 15 eta 11 irabazi dute partidua Beaskoetxeak eta Bailok.

Estatu Batuetan ez dira ohikoak zesta-puntako partiduak, kinielak baizik, baina txapelketa honetan partiduetara ari dira jokatzen. Horrelako kasuetan, Estatu Batuetan, kinielak jokatzen dira lehenengo eta hamargarren kinielaren ondoren jokatzen dute txapelketako partidua, hamabostera.

Finalerdietako partiduak horrela geratu dira:

Azaroak 30: ERIK-LADUTXE vs ITURBIDE-URBIETA

Abenduak 7: ZULAIKA-AMIGORENA vs BEASKOETXEA-BAILO

Abenduaren 13an jokatuko dute hirugarren posturako partidua, eta abenduaren 14an final handia.

Pasaden urtean, Diego Beaskoetxea gernikarra eta Iñaki Urbieta zumaiarra izan ziren txapeldun, Jon Zulaika eta Israel Asiainen aurka. Beaskoetxea eta Urbieta, biak daude momentuz finalera sailkatzeko aukerekin.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE