Beloki: «Irujo Arretxe onenaren parekoa da»

Iberokoa etziko faboritoa dela onartu arren, Belokik gai ikusten du bere burua irabazteko

IMANOL MAGRO / Berria

Beti da gustagarria Ruben Belokirekin pilotaz mintzatzea, ohore txiki baten parekoa. Burlatakoak esperientziak ematen duen jakinduria du, eta hausnarketa zorrotzak egiten ditu. Buruz buruko txapelketan partida gehien jokatu dituen pilotaria da -etzikoa 34.a izango du, Julian Retegik baino bat gehiago- eta mintzatzean nabari zaio eskarmentua. Atzo, Atanon, kazetari guztien arreta beregain izan zuen aspaldiko partez, eta luze eta zabal mintzatu zen. Bere buruaren bilakaeraz, Irujoz, duela hamar urteko eta egungo pilotaz…

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE