Olaizola I.a eta Beloki 22-19 gailendu zaizkie Olaizola II.a eta Peñagarikanori partida estu batean
IM / Berria
Ruben Belokik bere jokoa berreskuratu duela erakutsi zuen atzo, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jokaturiko partidan. Aurreko koadroetan Olaizola anaiek primerako maila eman zuten partida batean, Belokik Peñagarikanoren aurrean erakutsi zuen nagusitasuna erabakigarria suertatu zen.
Partida, emaitzak erakusten duen bezain estua izan zen (22-19). Guztira 9 berdinketa egon ziren, eta bukaerakoa izan zen bikoteetakoren batek lortu zuen tarterik handiena. Atzokoan bi aurrelariak jokatzeko gogoz kantxaratu ziren. Uda guztiko bere partida onenak jokatzen ari den Asier Olaizolak bederatzi tanto sinatu zituen, bere anai gazte Aimarrek, berriz, hamaika. Atzelarien arten, ordea, lehia ez zen hain parekatua izan eta Ruben Belokik, Peñagarikano baino gehiago dela erakutsi zuen. Partida hasiera gogor baten ostean, bi bikoteek 17nakoan berdindu ziren azkenekoz. Partida guztia bost tantoko partida txiki batera murriztua gelditu zen, eta azken txanpan Asier Olaizola eta Belokik norgehiagoka erabakitzen asmatu zuten. Hasieran eginiko lan eskerga, defentsan batipat, azken txanpan ordaindu zuen Olaizola II.ak. Irabazleek ihes egitea lortu zutenenan (20-18), ez zioten partidari iges egiten utzi. Azken tantoa Ruben Belokik egin zuen, Aimar Olaizola txokoan eginiko dejadari iritsi ez zenean.
Binakako txapeldunak nagusi Bermeon
Bestalde atso arratsaldez Bermeoko udal pilotalekuan antolaturiko jaialdiaren partida nagusian, Eskuz Binakako txapeldunak Donostia Hiria torneoko irabazleak baino gehiago izan ziren. Partida estu batean Titin III.a eta Fernando Goñi 22-19 nagusitu zitzaikien Xala eta Pascuali. Aspeko bi bikote onenetarikoek, Logroñoko San Mateotako Torneora joko maila onean iritsiko direla erakutsi zuten.