Bengoetxea VI.ak eskuin eskuko hatz bat apurtuta dauka, eta Logroñon ez du jokatuko

Berria
Azken ordukorik ezean, Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.ak ez du parte hartuko Logroñoko San Mateo Jaietan. Lekeitioko finalean hartu zuen min; eskuin eskuko hatz bat apurtuta dauka, eta ez dela garaiz osatuko esan diote Asegarceko medikuek. Pilotaria saiatuko da azken unea arte eskua osatzen, baina ez da erraza izango. Larunbatean zuen lehen partida, lau t’erdi barruan, Olaizola II.arekin, Titin III.a-Del Reyren kontra. Ordezkorik ez dute izendatu.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE