Irujoren minak hobera egin badu ere, bendarekin jokatuko du etzi, bere burua seguruago ikusten duelako
I. M. / Berria
Juan Martinez Irujok eta Asier Berasaluzek etziko partidan erabiliko dituzten pilotak aukeratu zituzten atzo, Bergaran. Berasaluzek pilotak aukeratzea arraroa egiten zaiola onartu bazuen ere, biak gustura gelditu ziren. Hala Irujok, nola Berasaluzek Punpako pilota indartsuak aukeratu zituzten. Buruz buruko txapeldunak 104,5 eta 104,6 gramoko pilotak hautatu zituen, eta Bigarren Mailako txapeldunak 103,9 eta 104,5 gramokoak.