Berria
Bergarako mendekosteetako jaialdia jokatu zen atzo udal pilotalekuan, eta lehenengo partida ez zen bukatu, Asier Berasaluze Bigarren Mailako Txapeldunak min hartu zuelako. Sakea ateratzera zihoala, zaintiratua izan zuen gerrialdean. 7-3 ari ziren Capellan-Nalda III.a kontrarioak Berasaluzeren beraren eta Goñi III.aren kontra. Saiatu zen Berasaluze jarraitzen, baina 16-8koan amore eman behar izan zuen. Gaur jakingo da zer daukan.