Azkaindarrak, 0-6 galtzen hasi arren, ongi erreakzionatu zuen
Gara
BERASATEGI 40
BENESSE 32
Marc Berasategik irabazi zuen amateurren bakarkako finala. Orain dela bi aste Euskal Herriko txapela jantzi zuen, eta atzo Frantziakoa bereganatu zuen, nahiz eta horretarako bapo sufritu behar izan zuen. Azkenean, Benessek baino askoz ere eskarmentu handiagoa dauka, eta horrek asko lagundu zion.
Benesse landestarrak gogor ekin zion partidari, eta oso minutu gutxitan 0-6 aurreratu zen. Horietako lau botetik egin zituen. Berasategi ahalegindu zen erreakzionatzen, baina hamabost kintzetan atzetik aritu behar izan zuen.