Ansak eta Zubirik, Segurola eta Larrañaga gainditu dituzte, eta Loitegik eta Barrenetxeak erraz galdu dute Urriza eta Martirenaren aurka.
Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldian Bereziartua eta Aburuza sagardotegiek lehenengo garaipenak lortu zituzten, Galarretan. Ansak eta Zubirik garaipena eskuratu zuten, 2-1 (7-15, 15-9, 8-6) Segurola eta Larrañaga bikotearen aurka. Beraz, Bereziartuak 3 puntu lortu zituen eta Petritegik puntu bat. Jaialdiko azken partidan, Loitegi eta Barrenetxeak (Oialume Zar) erraz galdu zuten, 2-0 (15-11, 15-7), Urriza eta Martirenaren (Aburuza) aurka. Punturik ez zuen lortu Oialume Zarrek eta lau puntu lortu zituen Aburuzak.
Txapelketako lehenengo partidan Ansak eta Zubirik partidari buelta ematea lortu zuten. Lehenengo jokoa 7-15 galdu zuten oso sendo hasi ziren Segurola eta Larrañagaren aurka. Seina tanto egin zituzten eta gorriek ez zuten lortu partidan agintzea. Bigarren setean gauzak erabat aldatu ziren. Ansa jokoan sartzen hasi zen, Zubirik Larrañagaren jokoa berdindu zuen, eta horrek agintzera eraman zituen. Jaun eta jabe izan zen Ansa bigarren setean mota guztietako tantoak eginez. Hamar lortu zituen guztira eta 15-9 berdindu zuten partida. Joko erabakigarrian Ansak berean jarraitu zuen eta zazpi tanto eginez 8-6 nagusitu ziren gorriak. Azken bi setetan 17 tanto egin zituen Ansak, partidan aginduz.
Bigarren partidan emozio gutxiago izan zen. Urrizak eta Martirenak erraz irabazi zuten 15-11 eta 15-7 Loitegi eta Barrenetxearen aurka. Urdinak ongi hasi ziren 8-10 aginduz, baina Loitegiren hiru akatsek eta Barrenetxearen beste akats batek partida irauli zuen. 14-10 jarri ziren aurretik urdinak eta 15-11 irabazi zuten. Akatsek konfidantza galdu arazi zieten gorriei, batez ere Loitegiri. Bigarren setean Urrizak agindu zuen eta ez berak eta ez Martirenak ez zuten akatsik egin. Loitegik eta Barrenetxeak 6 tanto eta 5 akats egin zituzten. Urriza izan zen partidako erremontaririk onena.
Bigarren jardunaldia kontutan hartuta sailkapena honela geratu da:
1. Segurola-Larrañaga (Petritegi) 5 puntu
2. Urriza-Martirena (Aburuza) 5 puntu
3. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 3 puntu
4. Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) 3 puntu
5. Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) 0 puntu
6. Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 0 puntu
Resultados del jueves 9 de mayo en Galarreta
1. Arluziaga-Aiestaran VI 0 Susperregi-Eskudero 2
2. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 2 Segurola-Larrañaga (Petritegi) 1 SAGARDOAREN TXAPELKETA
3. Urriza-Martirena (Aburuza) 2 Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 0 SAGARDOAREN TXAPELKETA