Errendimenduko ibilbideko (2. urteko alebinak eta infantilak) denboraldiko azken txapelketak ere bukatzear dira. Hain zuzen ere, jardunaldi honetan jokatuko dituzte finalak Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan (eskuz banaka) eta Udaberriko Errendimenduko Txapelketan (eskuz binaka). Azken hauek ostiralean izango dira, Alegian eta Orion; eta Berezkoen txapelketakoak larunbatean, Villabonan:
Ekainak 16, ostirala, 18:30, Alegia-Elorri. Udaberri Errendimendua
1. Eskuz binaka alebinak, 2. maila:
PAGAZPE 1 (Ekain Alejo-Markel Alejo)
INTXURRE 1 (Amets Azpilikueta-Inhar Garmendia)
2. Eskuz binaka infantilak, 3. maila:
EPLE (Unai Minguez-Danel Castillo-Ibai Perez)
ALDE ZAHARRA (Oier De Frutos-Egoitz Gomez)
3. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
INTXURRE (Egoi Garaikoetxea-Haritz Leo)
ARETXABALETA 1 (Muhammad Ahsan-Egoitz Ibabe)
Ekainak 16,ostirala, 19:00, Orio-Udalekoa. Udaberri Errendimendua
1. Eskuz binaka, alebinak, 1. maila:
LAPKE 1 (Peru Albizu-Ekai Andonegi)
OSPELE (Kimetz Atorrasagasti-Urko Pikabea)
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
OIARPE 1 (Oier Bergara-Ekhi Iradi)
LAPKE 1 (Unax Iturbe-Eki Munduate)
Ekainak 17, larunbata, 16:00, Villabona-Bear Zana. Berezkoak
1. 2. urteko alebinak:
BEÑAT EIZAGIRRE-Behar Zana vs AIER IRAOLA-Behar Zana
2. Infantilak:
JULEN ETXANIZ-Azkoitia vs EKHI OSES-Hernani