Berria Erremonte Txapelketa 2022 aurkeztu da gaur Galarretan etorkizuneko erremontistekin

Berria Erremonte Txapelketa aurkeztu da gaur Galarretan . Aurtengo txapelketan sei bikotek osatuko dute eta etorkizuneko erremontistentzat dago zuzendua, baita gaur egunean puntan dabiltzen hainbat pilotarirentzat.Sei bikoteak ondorengoak dira: Susperregi-Zubiri, Urrutia II-Labaka, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Zaldua I, Aldabe. Apezetxea, eta Etxarri-Martirena. 

Lehenengo hiru bikoteak A taldean daude eta ondorengo hirurak B taldean. Aurreneko fasean ligaxka jokatuko da talde bakoitzeko bikoteen artean denak denen aurka. Hiru jardunalditan jokatuko da, martxoaren 5ean, martxoaren 12an eta martxoaren 19an.Lehenengo bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta martxoaren 26an jokatuko da lehenengo finalerdia eta apirilaren 2an bigarren finalerdia. Finalerdietako irabazleak finala jokatuko dute apirilaren 9an.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE