Lehenengo partidan Irazu-Zaldua bikoteak, Jabalera-Goikoetxea VI.a bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak
Berria Erremonte Txapelketaren edizio berri bat hasiko da bihar Galarretan, lehenengo partidarekin. Jaialdiaren hasiera 16:30etan dago iragarrita, Hernaniko frontoian, eta txapelketako partida eguneko lehenengoa izango da. Bertan, Irazu-Zaldua bikotea, Jabalera-Goikoetxea VI.a bikotearen aurka lehiatuko da.
Berria Erremonte Txapelketa sei bikotek jokatuko dute eta bi taldetan daude banatuta. Biharko partida A taldekoa da eta bertako hirugarren bikotea Susperregik eta Apezetxeak osatzen dute. B taldeko beste hiru bikoteak ondorengoak dira: Arluziaga-Zubiri; Gurrutxaga-Aiestaran VI.a; eta Zaldua II.a-Eskudero.
Ligaxka bihar hasiko da eta beste lau egunetan ere jardunaldiak jokatuko dira: martxoaren 16an, martxoaren 22an, martxoaren 29an eta apirilaren 6an. Bikote bakoitzak bi norgehiagoka jokatuko ditu lehenengo fasean, eta beraz, lehenengo partidak bere biziko garrantzia du sailkapenari begira. Bi bikotek lortuko dute sailkapena finalerdietara eta aurreneko garaipenak sailkatzeko ateak ia parez pare irekiko ditu.
Ligaxkako sailkapena puntuen bidez osatuko da eta set formatuan jokatuko da. Talde bakoitzean puntu gehien dituzten bi bikoteak sailkatuko dira apirilaren 13ko finalerdietara. Finala apirilaren 20an izango da, baina aurretik partidak irabazi behar dira eta horretarako lehenengo pausoa bihar eman behar dute Irazu-Zaldua eta Jabalera-Goikoetxea VI bikoteek.
Biharko jaialdian beste bi partida jokatuko dira eta bigarrenean jokatu berri den Masterseko finalistek elkarrekin jokatuko dute. Ansa II.ak eta Azpirozek bikote osatuko dute, Segurolaren eta Barrenetxea IV.aren kontra.
Cartelera del sábado 9 de marzo en Galarreta a partir de las 16:30 horas
1. Irazu-Zaldua contra Jabalera-Goikoetxea VI a 3 set Berria txapelketa
2. Ansa II-Azpiroz contra Segurola-Barrenetxea IV a 3 set
3. Goikoetxea V-Martirena contra Loitegi-Juanenea a 3 set