Berria txapelketako 6. kanporaketan Gaztelekuko kadeteak eta Erreka taldeko jubenilak eta nagusiak sailkatu ziren. Hona hemen partiden emaitzak eta kronika.
KADETEAK : SALABERRIA – MARIEZKURRENA (ERREKA) 11 OIARBIDE – AIZPURU (GAZTELEKU-ZESTOA) 22
Partidaren iraupena : 42 minutu
Egindako tantoak : Salaberria 8 (3 sakez) Oiarbide 11 (6 sakez) Mariezkurrena 2, Aizpuru 2
Galdutako tantoak : Salaberria 1, Oiarbide 1, Mariezkurrena 8, Aizpuru 1
Markagailua : 5-1, 6-3, 7-4, 8-5, 9-6, 10-10, 11-18, 11-22
Lehenengo partidan bikote gipuzkoarra ez zen ondo hasi eta nafarrak 5-1 aurreratu ziren, Iker Salaberriaren sake eta erremateei esker, baina pixkanaka gipuzkoarrak partidan sartzen joan ziren eta 10na berdindu zuten markagailua. Julen Aizpuruk piloteoa dominatzen zuen, nahiz eta Jon Mariazkurrenak defentsa ona erakusten zuen eta Gorka Oiarbidek sakearekin min egiten zuen eta tantoak ondo amaitzen zituen. 10nako berdinketatik aurrera nafarrek bere maila jeitsi zuten eta 12 eta 1eko partzial bati esker 22-11 gailendu ziren gipuzkoarrak. Julen Aizpuru izan zen partidako onena.
GAZTEAK : BAKAIKOA – JUANKORENA (ERREKA) 22 GELIS – SALEGI (GAZTELEKU-ZESTOA) 19
Partidaren iraupena :67 minutos
Egindako tantoak : Bakaikoa 16 (6 sakez) Gelis 6 (2 sakez) Salegi 2
Galdutako tantoak : Bakaikoa 4, Gelis 3, Juankorena 7 Salegi 3
Markagailua : 1-2, 2-5, 4-6, 5-8, 9-9, 12-10, 12-11, 13-12, 15-13, 16-16, 16-19, 22-19
Jaialdiko 2. partida izan zen onena, 4 pilotariek maila onean jokatu baizuten eta partida berdindua izan baitzen hasieratik. Unai Salegik agintzen zuen piloteoan eta Julen Juankorena baina gehiago zen, nahiz eta azken honek ondo eusten zion. Aurrean Gelis aurrelari zestoarrak ez zuen baliatzen Salegiren nagusitasuna, Joanes Bakaikoaren defentsa bikainari esker. Bakaikoak gainera tantoa errazago amaitzen zuen Gelisek baino. Zestoarrak 16-19 irabazten ari zirela, Bakaikoak ia ia bakarrik azken 6 tantoak egin eta partida irabaztea lortu zuten. Bakaikoa izan zen zalantzarik gabe partidako onena eta gazte mailako pilotaririk onenetarikoa zergatik den erakutsi zuen.
SENIOR : JAUNARENA – GORRITI (ERREKA) 22 ESKUDERO – KOKA (GAZTELEKU-ZESTOA) 10
Partidaren iraupena : 45 minutos
Egindako tantoak : Jaunarena 7 (3 saques) Eskudero 3 (1 saque) Gorriti 2
Galdutako tantoak : Jaunarena 5, Eskudero 7, Gorriti 2, Koka 6
Markagailua : 4-1, 5-2, 6-3, 7-4, 8-5, 12-6, 13-7, 14-8, 16-9, 22-10
Hirugarren partida ez zen ona izan, huts gehiegi egin zituzten eta alde handia egon zen jokuan. Errekako bikotea hasieratik nagusitu zen markagailuan, Jon Gorritik piloteoan dominatzen zuen, oso sendo ageri zen eta gainera kantxa asko kubritzen zuen. Aurrean defentsan ondo aritu zen baina tantoa amaitzeko orduan fin aritu ez zen Xabier Jaunarena zuen. Gipuzkoarrek ez zuten beraien eguna izan, eta nahiz eta jokoa aurrealdera eramaten saiatu ziren, Jon Eskuderok izan zituen aukera gutxiak ez zituen baliatu eta beroketan orkatila okertu zuen Juantxo Kokak ezin izan zuen bere partida egin. Gorriti izan zen partidako onena eta sasoi onean dagoela erakutsi zuen.
Bikote irabazleek Amurrioren aurka jokatuko dute final zortzirenetan.
—————————————————————————————-