BERRIA TXAPELKETA

Larunbatean Urnietako eta Tolosako frontoietan Berria Txapelketako final laurdenetako azken 2 kanporaketak jokatu dira. Partida interesgarriak eta ikusgarriak izatea aurreikusten da.

Hauek dira larunbatean goizeko 11etatik aurrera Urnietako frontoian jokatuko diren partidak:

KADETEAK: ANTSO – ESKIROTZ (ZUGARRALDE) / OIARBIDE – AIZPURU (GAZTELEKU-ZESTOA). Partida orekatu, lehiatua eta ikusgarria izatea aurreikusten da. Nafarrak Euskal Herriko egungo txapeldunak dira eta gipuzkoarrak berriz kadete mailako bikoterik onenetariko bat da.

GAZTEAK : LASO – MARTIJA (HUARTE) / BAKAIKOA – JUANKORENA (ERREKA) Partida interesgarria hau ere eta nolabait esan klasikoa bihurtzen ari dena. Huarte aterako da faborito atzean printzipioz gehiago delako baina aurrean ikuskizuna bermatua egongo da bi aurrelari ikusgarrirekin.

NAGUSIAK : ARTOLA – URRUZOLA (INTXURRE) / ONSALO – GORRITI (ERREKA) Zaleak partida hau ikusi nahi zuten baina ezin izango dute ikusi. Artolak eta Urruzolak laster profesionaletarako jauzia emango dute eta horren ondorioz partida gutxiago jokatu behar dituzte afizionatuetan eta Intxurrek pilotari gehiago ez duenez eta 2 fitxaketak agortuta dituenez ez dute jokatuko Urnietan.

—————————————————————————————————————————————————————

Tolosan larunbatean arratsaleko 17:00etatik aurrera partida huaek jokatuko dira:

KADETEAK : CANABAL – MARITORENA (BORTZIRIAK) / RODRIGUEZ – GARCIA (IZARRA) Jailadiko lehenengo partida berdindua izatea aurreikusten da baina bizkaitarrak aterako dira faborito, Oiarpe eta Aurrera Saiazeko bikoteak kanporatu dituelako eta Bortziriko bikoteak ere San Miguelen aurka itxura ona eman zuen arren bizkaitarrak aterako dira faborito.

GAZTEAK : MATEO – LOREA (SAN MIGUEL) / URDANPILLETA – ABURUZA (AURRERA SAIAZ) Bigarren aprtida ere berdindua izatea aurreikusten da, nafarrek Oteiza eta Bortziriak taldeko piltoariak utzi dituzte kalean eta gipuzkaorren berriz Izarrakoak. Partidako gakoa Aburuzak Mateoren pilotakadei eutsiko ote dien egongo da, eta hori lortzen badute partida irabazteko aukera izango dute.

NAGUSIAK : ERRANDONEA – MARTINEZ (BORTZIRIAK) / LABAKA – TELLETXEA (AURRERA SAIAZ) Hirugarren partidan bikote gipuzkoarra aterako da faborito baina hobe du ez konfidatzea, nafarrek aurreko kanporaketan Oteizako bikote indartsua kanporatu baizuten, txapelketako sorpresa handienetako bat sortuz. Gakoa atzelarietan egon daiteke.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE