Pasa den asteburuan jokatu ziren final laurdenetako lehenengo bi kanporaketak Zestoako eta Hernaniko frontoietan. Larunbatean Lemoak bere 3 bikoteak finalerdietarako sailkatzea lortu zuen eta igandean berriz Kadetetan Zazpi Iturri, gazteetan Hernani eta Nagusietan Oberena sailkatu ziren.
Jarraian Zestoan jokatutako partiden kronika:
KADETEAK : AURREKOETXEA – MARTITEGI (LEMOA) 22 ETXEGARAI – AZARATE (IPARRALDE) 3
Partidaren iraupena : 27 minutu
Egindako tantoak : Aurrekoetxea 8 (7 sakez) Martitagi 2, Etxegarai 3
Galdutako tantoak : Etxegarai 3, Azarate 9
Markagailua : 4-1, 9-2, 19-3, 22-3
Kadeteen partidak ez zuen kolorerik izan. Hasieratik bizkaitarrak nagusi izan ziren eta Iparraldekoek ez zuten 1. kanporaketan erakutsitako maila erakusteko aukerarik izan. Lemoako bikotea erraz aritu zen eta Mikel Aurrekoetxea aurrelariak nahikoa izan zuen saketik min egitea eta Beñat Martiategik berriz nahikoa izan zuen piloteoan nagusitzea. Iparraldekoek berriz egun txarra izan zuten. Bicent Azkarate atzelariak ez zuen bere eguna izan eta Patxi Etxegarai aurrelaria saiatu en arren ezin izan zuen ezer egin.
GAZTEAK : GISASOLA – ETXEBARRIA (LEMOA) 22 ALKASENA – LURO (IPARRALDE) 3
Partidaren iraupena : 31 minutu
Egindako tantoak : Gisasola 16 (1 sakez) Etxebarria 1, Alkasena 1
Galdutako tantoak : Gisasola 1, Etxebarria 1, Alkasena 4, Luro 1
MArkagailua : 4-1, 10-2, 19-3, 22-3
Gazteen mailako partidak ere ez zuen kolorerik izan, nahiz eta Iparraldeko bikoteak ez zuen gaizki jokatu. Baina Lemoako bikoteak batez ere Ioritz Gisasola aurrelariak sekulako erakustaldia eman zuen eta Oier Etxebarria atzelariak ondo lagunduta partida bikaina jokatu zuten. Aurrean izan zituzten Iparraldeko pilotariek oso maila duina eman zuten eta ez zuten etsi azken tantorarte.
NAGUSIAK : ARRESE – GALARZA (LEMOA) 22 ONGAI – TABAR (IRURTZUN) 18
Partidaren iraupena : 56 minutu
Egindako tantoak : Arrese 11 (1 sakez) Galarza 1, Ongai 7 (2 sakez) Tabar 1
Galdutako tantoak : Arrese 5, Galarza 5, Ongai 7, Tabar 3
Markagailua : 1-1, 7-2, 8-3, 9-6, 11-11, 14-12, 18-13, 19-16, 21-17, 22-18
Jaialdiko partidarik onena izan zen. 4 piltoariek beraien maila erakutsi zuten. Bizkaitarrak aurreratu ziren markagailuan 8-3, bere aurrelariaren nagusitasunagatik baina nafarren partida gogortu egin zuten 11na jarri ziren. Handik aurrera berriro ere bizkaitarrek hartu zuten aurrea eta 18-13 aurreratu ziren eta handik aurrera oso ondo kudeatu zuten abantaila eta 22-18 irabazi zuten. Xabier Galarza Lemoako atzelariak partida oso ona jokatu zuen, piloteoan askotan dominatu eta ia pilotarik galdu gabe, eta bere aurrelariak, Imanol Arresek, pilota bizi ibili zuen bere ezker indartsua baliatuz eta partidako pilotaririk onena izan zen. Aurrean, Jose Luis Tabarrek partidaren amaieran ohi duen baina pilota gehiago huts egin zuen eta Alberto Ongay aurrelaria berriz irregular aritu zen, tanto oso onak eginaz baina huts handiak ere bai.
—————————————————————————————————————————————————————
Jarraian HERNANIN jokatutako partiden kronika:
KADETEAK : GARCIA – CORDON (OBERENA) 20 ZUBIZARRETA – ALBERDI (ZAZPI ITURRI) 22
Partidaren iraupena : 70 minutu
Egindako tantoak : Garcia 9 (3 sakez) Cordon 1, Zubizarreta 10 (6 sakez) Alberdi 2
Galdutako tantoak : Garcia 5, Cordon 5, Zubizarreta 6, Alberdi 4
Markagailua : 1-4, 4-4, 5-7, 7-7, 8-10, 9-11, 11-11, 12-14, 14-14, 18-15, 18-18, 19-19, 20-22
Kadeteen partida, orain arteko kadete mailako partidarik onena izan zen. Partida oso orekatua izan zen eta berdinketa ugari eman ziren partidan zehar, eta aurreratzen zena beti gipuzkoako bikotea zen. Baina nafarrak 18- 15 aurreratu ziren. Orduan gipuzkoarra azkar erreakzionatu eta 19na berdindu zuten eta 22-20 irabazi. Gipuzkoarrek partida oso ona egin zuten eta Euskal Herriko azpitxapeldunak zergatik diren argi utzi zuten. Jon Alberdi atzelariak partida oso segurua jokatuz zuen, pilota gutxi galduz, asko arrimatuz eta piloteoan batzutan dominatuz eta Iraitz Zubizarreta aurrelariak berriz sakearekin min handia egin zuen eta aurrean norgehiagoka gogorra izan zuen Ivan Garciarekin. Oberenako bikoteak ere partida bikaina jokatuz zuen, Pablo Cordonek kantxa asko kubrituz eta ia piltoarik galdu gabe eta Ivan Garcia aurrelariak tantoak Zubizarretak baina hobeto amaitu zituen.
GAZTEAK : LABAKA – ERASUN (HERNANI) 22 AGIRREZABALA – ZUBIKARAI (MARKINA) 7
Partidaren iraupena : 36 minutu
Egindako tantoak: Labaka 7 (3 sakez) Erasun 1, Agirrezabala 6 (1 sakez)
Galdutako tantoak : Labaka 1, Agirrezabala 4, Zubikarai 3
Markagailua : 5-1, 12-2, 13-4, 14-7, 15-7
Gazte mailako partida bertan behera geratu zen Markina taldeko aurrelariak behatz batean egin uen zauriaren ondorioz. Ordurarte bikote gipuzkoarra nagusitu zen nahiz eta bi aurrelariz osatutako bikote bizkaitarra aurre egiten saiatzen ari zen. Jon Erasun atzelariak berriro ere bere maila erakutsi zuen eta piloteoan erraz dominatu zuen eta ez zuen piltoarik galdu. Eta Peru Labaka aurrelaria lan horretaz baliatu zen tantoak erraz amaitzeko. Aurkariak lehen esan bezala maila txukuna eman zuten, Xabier Agirrezabala aurrelariak tantoa politak egin zituen asko arriskatuz eta Jon Zubikarai atzelariak berriz pilota gutxi galdu zuen nahiz eta une oro dominatua egon.
NAGUSIAK : LOPEZ – LARRAIA (OBERENA) 22 MALAX – KASTILLO (MARKINA) 18
Partidaren iraupena: 56 minutu
Egindako tantoak : Lopez 10 (3 sakez) Larraia 2, Malax 8 (6 sakez) Kastillo 2
Galdutako tantoak : Lopez 4, Larraia 4, Malax 4, Kastillo 6
Markagailua : 1-1, 2-2, 14-3, 15-5, 16-6, 17-8, 18-9, 19-12, 22-18
Nagusi mailako partida ez zen partida ona izan. Bizkaiako bikotea ez zen ondo hasi eta horretaz baliatu ziren nafarrak 14-3 eta 18-9 aurrerratzeko markagailuan. Handik aurrera nafarrak konfiatu egin ziren eta bizkaitarrak beraien maila erakusten hasi zirenez 21-18 gerturatu ziren baina nafarrek ez ziren urduri jarri eta partida irabaztea lortu zuten. Oberenako atzelariak Sergio Larraiak ondo jokatu zuen eta borroka polita izan zuen atzeko koadroetan Kepa Kastilorekin. Aurrean berriz Asier Lopez nafarra nagusitu zen eta hori izan zen partidako gakoa. Aipatzekao hala ere Malaxek sakez egindako 6 tantoak.