BERRIA TXAPELKETA: ERREKA-OIARPE

Pixkanaka, aurrera doa XII. Berria Txapelketa, eta final-zortzirenetako kanporaketak igande honetan amaituko dira. Hain zuzen ere, Doneztebeko Erreka eta Oiartzungo Oiarpe pilota elkarteek jokatuko dute igande goizen, Hernaniko Udal Pilotalekuan, 10:45eatik aurrera. Aurreikuspenen arabera, nafarrak fabotiro izango dira. Patxi Ordoki nafarrak eta Jexus Imaz gipuzkoarrak honako pilotari hauek kantxaratuko dituzte.

Kadeteak: Salaberria – Gaskue (Erreka) / Sein – Etxabe (Oiarpe)
Gazteak: Bakaikoa – Medina (Erreka) / Matxain – Alberdi (Oiarpe)
Nagusiak: Barandiaran – Gorriti (Erreka) / Flores – Ugalde (Oiarpe)

Aipatu bezala, nafarrak faborito garbiak izango dira. Kadete mailan bi aurrelari on izango ditugu aurrez aurre, Salaberria eta Sein, eta atzelariek lagunduta, partida orekatua izan daiteke. Hori bai, Salaberria oso une onean dago, eta Errekako bikotea Oiarpekoa baino indartsuagoa dela dirudi. Gazteetan gauza bera gertatzen da. Oiartzunek Andoaindik fitxatu ditu bi gazteak, eta bikote polita osatzen dute Matxain eta Alberdik. Dena den, Bakaikoa koska bat gorago dago, GRAVNI torneoa irabazi berri du, eta Medinak lagunduta, badirudi puntua Doneztebera joango dela.
Nagusien mailan, azkenik, esperientzia handiko bikote bat gazteen aurka neurtuko da. Barandiaran eta Gorriti jada afizionatu mailan eginda daude, atzelariak partida asko jokatu ditu, eta Flores eta Ugalde indartsu dauden arren, zail izango dute irabaztea. Doneztebeko Errekak txapela irabazteko moduko taldea dauka.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE