Igandean goizeko 10:45ean Berria Txapelketako finalerdietako 1. kanporaketa jokatuko da Hernanin. Bertan Lemoa taldeak (sailkapenean lehendabiziko postuan dagoenak) 3 partidak jokatuko ditu, kadeteetan Zazpi Iturriren aurka, gazteetan Hernaniren aurka eta nagusietan Oberenaren aurka.
KADETEAK : AURREKOETXEA – MARTITEGI (LEMOA) / ZUBIZARRETA – ALBERDI (ZAZPI ITURRI) Lehenengo partida oso berdindua izatea aurreikusten da. Bikote bizkaitarra, bizkaiko bi pilotaririk onenek osatzen dute eta gipuzkoara berriz Gipuzkoako txapeldunak eta Euskal Herriko txapeldunordeak dira. Bi bikoteek aurreko kanporaketak ondo jokatuz irabazi zituzten eta aste honetako kanporaketa oso erakargarria izango da.
GAZTEAK : GISASOLA – ETXEBARRIA (LEMOA) / LABAKA – ERASUN (HERNANI) Jaialdiko bigarren partidan gipuzkoarrak irtengo dira faborito, gazte mailako bi pilotaririk onenetarikoak baitira eta Erasun gainera GRAVNIko txapelduna da. Aurrean berriz Bizkaiako GRAVNIko atzelari titularra eta oso bolada onean dagoen aurrelaria izango dituzte.
NAGUSIAK : ARRESE – GALARZA (LEMOA) / MAYANS – LARRAIA (OBERENA) 3. partidan bikote bizkaitarra irtengo da faborito. Aurrelaria nagusi mailako pilotaririk onenetarikoa da eta GRAVNIko txapeldunordea eta atzelaria berriz Aspen ibilitako atzelari segurua da. Aurrean berriz 22 urtez azpiko bikote nafarra izango dute, oso maila onean jokatzen ari dira baina ez dute erraza izango bizkaitarrak mendean hartzea.
Bi elkarteek aurreko kanporaketak ondo jokatuta irabazi zituztenbaina nafarrek bi pilotari titularrak min hartuta dituzte eta zailagoa izango dute partida irabaztea.
———————————————————————————————————————————————–
Igande arratsaldeko 17:00etan Zestoako frontoian, 2. finalerdia jokatuko da, kadetetan Zugarraldek eta Bortziriak taldeak jokatuko dute, gazteetan Uhartek eta Aurrera Saiazek eta Nagusietan Aurrera Saiazek eta Errekak.
KADETEAK : ANTSO – ESKIROTZ (ZUGARRALDE) / CANABAL – MARITORENA (BORTZIRIAK) Lehenengo partidan Burlatako bikotea irtengo faborito, beraiek baitira gaur egungo nafarroako eta Euskal Herriko txapeldunak eta aurrean Berako bikotea izango dute. Berako bikotea txapelketako ezustekotako bat izan da eta oso maila ona erakutsi du aurreko partidetan baina maila hori hobetu beharko du finalean sartu nahi badu.
GAZTEAK : LASO – MARTIJA (HUARTE) / URDANPILLETA – ABURUZA (AURRERA SAIAZ) Bigarren partida lehiatua eta gogorra izatea aurreikusten da. Bertan gazte mailako 4 pilotari onenetarikoek jokatzen dute. Nafarren aurrelaria egungo nafarroako txapelduna da eta GRAVNIa jokatu du bere herrialdea ordezkatuz eta atzelaria ere oso maila onekoa da. Aurrean sasoiko dagoen bikote gipuzkoarra izango du. Aurrelariak oso ondo jokatu zuen pasa den astean eta atzelaria oso segurua da.
NAGUSIAK : ONSALO – GORRITI (ERREKA) / URRETABIZKAIA – TELLETXEA (AURRERA SAIAZ) hirugarren partida oso orekatua izatea aurreikusten da, bikote nafarra esperientzia handiko 2 pilotarik osatzen dute. atzelaria nagusi mailako atzelaririk onenetarikao da eta aurrean berriz Urretabizkaia aurrelari gaztea eta Telletxea mailako 3 atzelari onenetarikoa izango dituzte.