BERRIA TXAPELKETA : URNIETA

Larunbata goizian Urnietako frontoian, Berria txapelketako final laurdenetako 3. kanporaketa jokatu zen. Bertan Zugarraldeko bikotearen garaipen argia ikusi ahal izan genuen kadetetan eta gazte mailan partida lehiatu batean Uhartek irabazi zuen eta nagusi mailan berriz Erreka sailkatu zen jokatu gabe. Intxurrek ez agertzea egin zuen, nagusi mailan jokatu zuten 3 pilotariek arrazoi ezberdinengatik jokatu ezin zutelako eta pilotari gehiago ez zutelako.

Hauxe partiden kronika:

KADETEAK : ANTSO – ESKIROTZ (ZUGARRALDE) 22 OIARBIDE – USANDIZAGA (GAZTELEKU-ZESTOA) 8
Partidaren iraupena : 37 minutos
Egindako tantoak : Antso 15 (10 sakez) Eskirotz 1, Oiarbide 4 (1 sakez)
Galdutako tantoak : Antso 3, Eskirotz 1, Oiarbide 1, Usandizaga 5
Markagailua : 7-1, 8-2, 9-4, 10-5, 14-6, 16-7, 19-8, 22-8

Bikote nafarrak garaipen argia lortu zuen eta Euskal Herriko txapeldunak zergatik diren argi erakutsi zuten. Josu Eskirotz atzelaria piloteoan nagusi izan zen eta bi eskuekin pilota urruti jartzeaz gain ia ez zuen pilotarik galdu eta Enaitz Antsok berriz min handia egin zuen sakearekin eta tantoa amaitzeko erreztasun handia erakutsi zuen. Gaztelekuko bikoteak ez zuen gaizki jokatu, Imanol Usandizaga ondo moldatu zen baina denbora guztian defentsan aritu zen eta Gorka Oiarbidek berriz pilota gutxi izan zuen tantoa amaitzeko.

GAZTEAK : LASO – MARTIJA (HUARTE) 22 BAKAIKOA – ALDABE (ERREKA) 16
Partidaren iraupena : 61 minutos
Egindako tantoak : Laso 8 (2 sakez) Martija 1, Bakaikoa 5 (2 sakez) Aldabe 2
Galdutako tantoak : Laso 4, Martija 5, Bakaikoa 4, Aldabe 9
Markagailua : 1-1, 3-3, 5-4, 6-5, 12-6, 13-10, 14-12, 15-13, 16-14, 21-15, 22-16

Gazteen mailako partida ez dago esaterik ona izan zenik izan dako akats kopuruagatik baina partida gogorra izan zen. Partida orekatua hasi zen, baina Uharteko aurrelariaren tanto batzurekin 12-6 aurreratu ziren markagailuan. Ondoren Errekakoen erreakzioa etorri zen eta 16-14 gerturatu ziren. Hala ere Uhartekoek ez zuten barkatu eta 22-16 nagusitu ziren. Uharteko bikoteak oso irregular jokatu zuen, Unai Laso aurrelariak egin zituen partidako tantorik poltienak baina baita hutsik handienak ere eta Julen Martija atzelariak berriz piloteoan nagusi izan bazen ere akats batzuk egin zituen. Errekako bikoteak ez zuen inoiz amore eman eta Joanes Bakaikoak defentsa lan ona egiteaz gain aukera izan zuen bakoitzean tantoa amaitu zuen nahiz eta bezperan Mallabiako finala jokatu izanak bere jardunean eragin zuen. Joseba Aldabek berriz maila ona eman zuen baina partida bukaeran akats dezente egin zuen eta partida haustea ahalbideratu zuen horrek.

NAGUSIAK : ONSALO – GORRITI (ERREKA) 22 ARTOLA – GORRITI (INTXURRE) E.A
Nagusi mailako partida ez zen jokatu, Intxurrek antolatzaileen garaiz abixatuta pilotaririk ez zuelako eman partida jolastera. Jokatzekoak ziren bi pilotariak laister profesionaletarako jauzia eman behar dute eta enpresek partida gutxiago jolasteko agindua eman diete pilotariei eta Intxurrek fitxaketarik egin ezin zuenez ez ziren azaldu jokatzera. Hala ere antolakuntzatik honako galdera egin nahi dugu: Zilegi al da enpresek oraindik debutatu gabe dagoen pilotariari bere elkartearekin jokatzen ez uztea?

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE