Igandean Lizarran Berria Txapelketako 1. kanporaketako azken jardunaldia jokatu zen. Bertan Azkoitiako Oteiza eta Lizarrako San Miguel elkarteek parte hartu zuten eta emozio handirik gabeko 3 kanporaketa jokatu zituzten. San Migueleko bikotek irabazi zuten kadete eta gazteetan eta nagusietan berriz Oteizakoek.
KADETEAK : OÑAEDERRA – GARATE (OTEIZA) 11 AZKUNE – ANDUAGA (SAN MIGUEL) 22
Egindako tantoak : 30 minutos
Egindako tantoak : Oñaederra 5 (3 sakez) Azkune 11 (8 sakez) Anduaga 2
Galdutako tantoak : Oñaederra 5, Azkune 4, Garate 4, Anduaga 2
Markagailua : 1-13, 2-14, 9-15, 10-20, 11-22
Bikote nafarra partida hasieratik nagusitu zen, pilota bizi bati esker 1-13 aurreratzea lortu zuten, eta handik aurrera partida berdindu bazen ere nafarrek ez zuten inungo momentuan partida galtzeko arriskurik izan. Oñederra pilotari azkoitiarra saiatu zen, partidari buelta ematen baina bere atzelaria Garate ez zen fin ibili eta ezi izan zuten ezer egin. Azkunek sakearekin min handia egin zuen eta Anduaga erraz nagusitu zen piloteoan.
,
GAZTEAK : UNANUE – LASA (OTEIZA) 10 ZALDUENDO – MATEO (SAN MIGUEL) 22
Egindako tantoak : 30 minutos
Egindako tantoak : Unanue 7 (3 sakez) Zalduendo 9 (8 sakez) Mateo 3
Galdutako tantoak : Unanue 4, Zalduendo 2, Lasa 6, Mateo 1
Markagailua: 3-1, 3-3, 4-9, 5-10, 6-11, 10-12, 10-22
Jaialdiko 2. partidak 3 fase ezberdin zian zituen. Hasieran nafarrak aurreratu ziren 6-11, tanto asko sakeari esker nahiz eta hoitako asko erantzuteko modukoak ziren. Ondoren azkoitiarrak 10-12 gerturatu ziren Unanue aurrelariaren tantoei esker. Baina handik aurrera Mateo atzelari nafarra bere golpeari esker nagusitzen hasi zen eta 10 eta 0 eko partzialari esker 22- 10 nagusitu ziren. Aipatzeko Mateoren nagusitasuna, ezker bikaina dauka eta Asegarcerekin entrenatzen ari da. Zalduendo aurrelariak ondo lagundu zion eta Unanue saiatu zen arren ezin izan zuen ezer egin eta Lasa berriz nahiko justu aritu zen.
NAGUSIAK : ANDUEZA – IPARRAGIRRE (OTEIZA) 22 AZNAREZ – DIEZ (SAN MIGUEL) 6
Egindako tantoak : 37 minutos
Egindako tantoak: Andueza 12 (6 sakez) Aznarez 3
Galdutako tantoak : Andueza 1, Aznarez 3, Iparragirre 2, Diez 7
Markagailua : 1-1, 2-2, 9-3, 10-4, 17-5, 20-6, 22-6
Azken partidak berriz alde handia izan zuen hasieratik. Gipuzkoarrak nagusi ziren jokoaren arlo guztietan eta nafarrak aurrelarien bitarteaz hasieran saiatu ziren arren ezin izan zuten ezer egin. Atzean Iparragirre atzelari beteranoak, oso ondo jokatu zuen, une oro frontisean altuera bilatuz eta pilota ezker horman arrimatuz. Aurrean Anduezak Iparragirren nagusitasuna baliatu zuen tantoa amaitzeko eta horrez gain sakearekin ere min handia egin zuen. Aurrean izan zituzten Aznarezek ez zuen bere eguna izan eta gainera une oro defentsan aritu zen eta Diazek berriz pilota asko galdu zuen.
Bikote irabazleak Bortziraik taldeko bikoteen aurka lehiatuko dira final zortzirenetan.