Zugarraldek eta Lemoak jokatuko dute bat, eta Txarutak eta Errekak bestea, heldu den asteburuan
Jokatu dira Berria Txapelketako final-laurdenetako partida guztiak, eta osatuta gelditu dira finalerdiak: Zugarralde eta Lemoa ariko dira batean (larunbatean, Hernanin), eta Txaruta eta Erreka ariko dira bestean (igandean, Donostiako Altza auzoan). Gogorrak eta parekatuak izan dira asteburuko partidak, eta faborito nagusiek egin dute aurrera. Ezustekoa, izatekotan, Lemoak Aurrera-Saiaz gainditu izana.
LEMOA 65; AURRERA-SAIAZ (Bidegoian) 55
Kadeteak: Arrese-Martin 22; Oiartzabal-Agiriano 18.
Jubenilak: Fernandez-Gojenola 21; Telletxea-Galarraga 22.
Nagusiak: Erauskin anaiak 22; Belloso-Oteiza 15.