Berriatuko Zesta Eskolak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi du Mutrikuren kontra Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Bi klub hauek, Berriatua eta Danok Bat, Bizkaiko eta Gipuzkoako Herriartekoa irabaztetik datoz eta Euskal Herriko garailea zein den erabakitzeko, kantxa neutral batean jokatu dituzte azken partidak. Lekeition.
Berriatuak kadeteetan eta jubeniletan irabazi du, eta Mutrikuk senior mailan. Bi eta bat beraz, bizkaitarrentzat. Partiduak, denak ere, ederrak izan dira, eta bereziki estuak jubenil eta senior mailakoak.
Berriatua faborito zen kadete mailan eta hala erakutsi zuten Denisek eta Argoitiak, 30 eta 18 irabaziz Ekhiri eta Oinatzi.
Jubenil mailan, «Goixerri» entrenatzaile mutrikuarrak Eñaut Urreisti eta Eneritz Lizardi jarri ditu bikote moduan. Eñaut goi mailako pilotaria da, baina berez, oraindik, jubenila. Eneritzekin batera, partida oso gogorra jokatu dute Berriatuko Arrasate eta Patxiren kontra. 30 eta 28 azkenean, garaipena Bizkaira.
Kadete eta jubenil mailan irabazita, Herriarteko Txapela erabakita egon da Roberto Lekue gidari duen Berriatuko klubaren alde. Baina hala eta guztiz, azken partida geratzen zen. Bixente Gonzalez eta Mikel Manzi, mutrikuarrak ordezkatuz, eta Antxon Alberdi eta Ibon Aldazabal, berriatuarren bikote moduan. Garaipena