BERRIATUA MASTER SERIES-FINALA

Ostirala, 20:00tan Mendibarren pilotalekuan

IHART-ARAI vs ELAIA-FRIDA

ERKIAGA-ARGOITIA vs BARANDIKA-ZABALA

(Sarrerak ordubetean agortuta)

Arrakasta itzela izan du Berriatuko lehen Master Series txapelketak. Hiru jardunaldietan sarrera guztiak agortu dira, eta finalekoak, ordubetean gainera. Mila biztanle pasako herria da Berriatua eta 400dik gora pertsona sartzen dira Mendibarrenen. Hala ere, txiki geratu dira harmailak profesionalen Master Series honetan. Herrikoez gain, kanpoko jende asko joan baita bertara partiduak ikustera, eta finalean ere hala izango da. Berriatuar asko geratu dira, sarrera gabe.

Partidei dagokienez, emakumeen zesta-denboraldiko lehen finalaren aurrean gaude, profesional mailako txapelketetan bederen. Elaia Gogenola berriatuarrak herritarren aurrean jokatuko du, Frita Watkins zumaiarrak lagundirik. Aurrean, Ihart Arakistain sopeloztarra eta Arai Lejardi, Markina-Xemeingoa.

Gizonezkoen finalean, Aritz Erkiaga da protagonista nagusia. Jokatzen duen frontoi guztietan ikuskizuna ematen du Ispasterkoak eta hala egin nahiko du bihar ere, Ortzi Aldazabal «Argoitia» berrituar gaztearekin ere. Winter Seriesean ordezko bezala debutatu zuen Argoitiak eta Berriatuan txapela lortuz gero, aurrerapausua izan daiteke beretzat. Parean aurkari, Xabier Barandika eta Jon Zabala, bikote beteranoa eta esperientzia handikoa. Sorpresa ematera aterako dira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE