Berritxuko Ugarein Xistera Zirkuitoko kanporaketak jokatu ziren ostiral gauean, eta Sorozabal-Mandiola eta Agirre-Mendizabal, gazte mailan, eta Barinagarenteria-Elkorobarrutia eta Laloo-Manci, maila nagusian, sailkatu ziren finalera.
Kiniela bikainak izan ziren ikusi zirenak, goi mailako tantoekin. Emozioa izan zen gazte mailan, baina 15 tantora iristen lehenak Sorozabal eta Mandiola izan ziren, eta bigarrenak, berriz, Agirre eta Mendizabal. Bi bikoteek lortu zuten finalerako txartela.
Maila nagusian, berriz, emozioa oraindik eta handiagoa izan zen, bost bikote iritsi baitziren azkeneko txanpara finalean sartzeko aukerekin. Azkenean, Barinagarenteria eta Elkorobarrutia izan ziren 15era iristen lehenak, eta bigarren Laloo eta Manci sailkatu ziren. Finalak, datorren ostiral arratsaldean jokatuko dira,