BESTE LAU GAZTE GERNIKAKO KATEDRALERA

Jai Alai News

* Abenduak 26, astelehena, 19:30tanGonzalo-Unda vs Basterra-Oier (lagun artekoa)

Barandika-Lekerika vs Olharan Basque (Winter Series)

Winter Serieseko hurrengo jardunaldia jai ikaragarri bat izango da. Gernikako Jai Alai frontoia askotan ikusi dugu beteta, baina oraingoan gainezka egingo du, bai Katedralak eta bai bertan biziko den festsa-giroak ere. Alde batetik, A multzoko sailkapena dagoelako jokoan, eta bestetik, datak berak eraginda. Hurrengo egunean lanera joan behar izanda, astelehenero frontoia jendez beteta egoten bada… nola egongo da ba gabon jaietan, abenduaren 26 batean!

Astelehen berezia izango denez, jaialdia ere berezia izango da. Partida bakarra beharrean, bi neurketa jokatuko dira. Estelarra, Barandika-Lekerika eta Olharan-Basqueren artekoa. Baian honen aurretik, gazteak protagonista izango dituen partida. 19:30tan hasiko da, set bakoitza 12 tantura jokatuko da. Protagonistak, etorkizuneko pilotariak izango dira. Hau ez da azterketa bat, ezta gutxiago ere. Plaza handi batean eta jendetza baten aurrean jokatzen ikasteko esperientzia baliagarri bat baizik.

* GONZALO AGIRRE, 17 urteko zumaiar gaztea. Bikain ari da azken aldian.
* IÑIGO UNDA, 20 urte, Gernikako zesta eskolako atzelaria. Plazagizona da eta etxean jokatuko du.
* JULEN BASTERRA, 20 urte, Hondarribiako klubekoa. Profesionalen atariko partiduak jokatu izan ditu Jostaldin.
* OIER DIAZ, 19 urte ditu gernikarrak, afizionatu mailan ondo ari da eta gogor jotzen dio pilotari.

Winter Seriesean titular moduan sartu dira beste gazte batzuk ere. Johan Sorozabal, Thomas Urrutia eta Julen Del Rio. Ordezkoak behar izan direnean, Alex Goitia eta Urko Lekerikari eman zaie aukera.

Gogoratu asteleheneko sarrerak aspaldi agortuta daudela.

Zorte on eta gozatu gazteok!

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE