Oronozkoaren lan gogorrak saria jaso du eta igandean itzuliko da Aspera, Eibarko San Joan eguneko jaialdian
Zurrumurrua baino gehiago zen. Asteak ziren bolo-bolo zebilela, eta inork ez zuen isilarazten. Duela hiru aste Aspek berak onartu zuen berriz ere Mikel Goñi fitxatzeko asmoa zeukala, betiere sasoia berreskuratzen bazuen. Oronozkoa, enbidoa onartuta, lanean hasi zen. Botatako izerdiak igandean jasoko du fruitua, Eibarren. Goñi puntako enpresetara itzuliko da, San Joan eguneko jaialdian. Lasa izango du alboan, eta Eugi eta Laskurain parean. Beste azken aukera bat.