Bi aurrelari eta bi atzelari

Portadadef

Berasaluze eta Argote Elgetako finalerdietarako sailkatu dira, Olaetxeari eta Renobalesi irabazita

ASIER MINTEGI / Berria

Aurreko koadroetan aurrelariak nagusitu beharko lirateke printzipioz, baina azken urte hauetan atzelariak ere beren lekutxoa hartzen ari dira Elgetako lau t’erdiko txapelketa-ETB Kantxa Sarian. Joan den urtean, Zapirain atzelari azkoitiarrak irabazi zuen txapela, eta aurten Urrizelki, Argote, Lasa eta Berasaluze bide beretik doaz. Lau pilotarietatik bi atzelariak dira: Urrizelki eta Argote.

Final-laurdenak bukatzeko, 23 urtez azpikoen mailan geratzen ziren bi partida jokatu ziren azken jardunaldian. Berasa-luzek Olaetxearen aurka joka-tu zuen, eta lehenengoak ira-bazi zuen (22-14). Ondoren, Argote eta Renobales aritu ziren. Argote zarauztarrari uste baino gehiago kostatu zitzaion partida amaitzea, baina azke-nean irabaztea lortu zuen (22-18).Joan den astean ikusitakoarekin konparatuta, partida politak eta emozioz beteak izan ziren ostiralekoak; batez ere, Argotek eta Renobalesek jokatutakoa. Bi pilotariek oso partida gogo-rra jokatu zuten, eta txaloka eskertu zieten hori pilotazaleek. Argote hasieratik hasi zen piloteoan agintzen, baina tantoa bukatzea asko kostatu zitzaion. Joko hori egiten jarraitu zuen zarauztarrak, baina Renobales alegiarrak tamaina hartu, eta partidari buelta ematea lortu zuen (17-15). Bi pilotariak ordurako oso nekaturik zeuden, baina azken txanpan indarrak atera zituen Argotek. 17na berdindu ondoren, saskitik pilota berri bat atera, eta partida amaitu zuen.Beste final-laurdena Berasa-luze berriztarrak eta Olaetxea lizartzarrak jokatu zuten. Ez zen oso partida ona izan. Berriztarrak sakearekin min handia egin zion Olaetxeari, baina joko aldetik nahiko justu aritu zen. Lizartzakoak tarteka tanto politak egin zituen, baina beste momentu batzuetan partidatik kanpo zegoela ematen zuen. Ezker eskua ondo erabiltzen du, baina eskuin eskuarekin asko dauka hobetu beharra.Finalerdiak erabakita daude. Ostiral honetan jokatuko da bat, Lasa eta Urrizelkiren artekoa. Bestea, berriz, heldu den astean jokatuko dute Berasaluzek eta Argotek.Jaialdiko hirugarren partida Urrutikoetxeak eta Peñasek jokatu zuten ostiralean. Lehenengoak lortu zuen irabaztea (22-20). Bi pilotariek oso ondo jokatu zuten, nahiz eta pilotalekuan egiten zuen beroarekin erabat nekatu.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE