Binakakoa azkenaurreko jardunaldian sartuko da bihar
Binakako Orona Fundazioaren laugarren jardunaldia hasiko da bihar Galarretan eta dagoeneko partidu erabakiorretan sartu da txapelketan. Gainera goiko postuetan dauden bi bikote izango dira aurrez aurre. Uterga eta Azpiroz, Ansa II.a eta Barrenetxea IV.aren contra ariko dira eta irabazleak finaleerdietarako sailkapena lortuko duela esan liteke.
Uterga eta Azpirozek orain jokatutako hiru partiduak irabazi dituzte eta líder daude hamabi punturekin. Puntu bat nahikoa lukete matematikoki sailkatzeko, bestetik urdinek zazpi puntu batu dituzte eta hori galdutako partidu bakarrean puntua galdu zutela. Beraz bi partidu irabazi dituzte eta maila onean dabiltza. Inork ez ditu irabazi bikote hauek adina partidu.
Gerta liteke biak ere sailkatzea. Urdinek irabazi eta gorriek punturen bat lortuko balute bi bikoteak hamar puntutik gora izango lituzkete eta horrek esan nahi du sailkapena eskura luketela.
Bikote sendoak dira eta batez ere orekatuak eta ikusi da bikoteka hori izaten dela askotan gakoa; bai aurrelari eta bai atzelariak ongi moldatzea eta ez bien arteko desoreka. Orain arte Utergak erakustaldiak eman ditu eta txapelketako aurrelaririk sendoena bezela agertu da. Ansak ez zuen lehenengo partidua jokatu eta goraka etorri da hurrengo bietan. Barrenetxea da urdinetan erremontista indartsua eta bere sakearekin eta kolpearekin min egiten saiatuko da eta Azpiroz bere atzetik edukitzen. Ansak abiadura ematen dio pilotari eta atzelariak lana errazten badio min handia egin dezakete urdinek. Hala ere, Azpiroz oso erremontista segurua da eta ez du apenas pilotarik galtzen. Horrek, gorriei abantaila handia ematen die beste bikote askorekiko, gainera aurrean Uterga bezalako errematatzaile sutsua izanda.
Kartelera azaroaren 29a osteguna, Galarreta 16:00etatik Aurrera
1. Beñat-Garces/Etxarri-Arruarte 35era
2. Uterga-Azpiroz/Ansa II-Barrenetxea IV 40ra BINAKAKO TXAPELKETA
3. Urriza-Zubiri/Matxin III-Endika 40ra
4. Aldabe-Larrañaga/Goikoetxea V-Agirrezabala 30era