Aurrez aurre izango dira aurreneko jardunaldiko bi bikote irabazleak eta bestetik galtzaileak, 16:30etan hasita Galarretan.
Berdinketak hautsiko dituzte bihar, Binakako Txapelketa nagusian, 16:30etan hasita Galarretan. Izan ere, elkarren kontra jokatuko dute aurreneko jardunaldiko bi bikote irabazleek, batetik; eta bi galtzaileek, bestetik. Horrela, lidertza izango dute jokoan Endika Barrenetxeak eta Beñat Segurolak, Javier Urrizaren eta Iban Larrañagaren kontra. Launa puntu dauzkate bi bikoteek, eta bihar irabazten duenak pauso sendoa emango du.
Beste partidan, aurreneko puntuak pilatzea dute helburu, txapelketari hutsean ekin dioten bi bikoteek: Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak, eta Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek. Irabazlea lehia betean sartuko da aurrekoekin, eta galtzaileari aldapa gora jarriko zaio ligaxka.
Jaialdiko bigarren eta hirugarren partiduak izango dira horiek, eta aurretik jokatuko dute bigarren mailako txapelketako beste partidu bat: Irazu eta Zaldua ariko dira, Gurrutxagaren eta Martirenaren kontra
Cartelera del sábado 26 de octubre en Galarreta a partir de las 16:30 horas
1. Irazu-Zaldua contra Gurrutxaga-Martirena a 3 set BIGARREN MAILAKOA
2. Urriza-Larrañaga contra Segurola-Barrenetxea IV a 3 set BINAKAKOA
3. Ansa II-Juanenea contra Ezkurra II-Azpiroz a 3 set BINAKAKOA