Ortuellako eta Getxoko txapelketetako finaletan pilotari bizkaitarrak eta nafarrak dira gehienak
Euskal Herriko afizionatu mailako txapelketarik garrantzitsuenak Bizkaian izaten direla argi eta garbi dago. Irailean hasi eta ekaina bitartean momentuko pilotaririk onenak hango torneotan ibili ohi dira. Torneo garrantzitsuenen multzo horretan sartzen dira Ortuellako eta Getxoko txapelketak. Bi herriak kilometro gutxira daude, eta festak aitzakia hartuta, finalak jokatuko dira heldu den asteburuan. Ostiralean Ortuellan (19:30), eta igandean Getxon (11:00).