Finalaren atarian II: aurrelariak

Igandeko finalaren erakargarritasun handienetako bat bi aurrelarien arteko lehia izango da. Modu ezberdinean iritsi dira finalera, Titin III, izarren distirarekin, Xala, duen hoberena emateko asmoarekin. Titin III Trizioko aurrelariak ez du batere ilusiorik galdu. Orain dela urte batzuk, gazteago zenean, uste nuen Titini erretiratzeko garaia iritsiko zitzaiola kolpe gaiztoren batek eraginda, hain da arriskutsua bere … Leer más

Finalaren atarian I: Atzelariak

Pilotan saskibaloian bezala sari bat pilotari onenarentzat balego, MVP deitzen dioten horietakoa, liga fasean jokatutako partiduengatik Aimar Olaizolarentzat izango litzateke. Baina konparaketa horrekin jarraituz, playoff garaian, pilotari onenak bi atzelari izan dira, David Merino eta Aritz Laskurain. Merino eta Merinomania David Merinok Olaizola-Beroizen aurka jokatu zuen partidua gogoragarria izan zen. Bere aurkariak, Olaizola tartean, erabat … Leer más

Egin apustu!

Bukatu da neguko esku pilota maratoia. Baditugu onezkero binakako txapelketako lau bikote onenak. Ez ustekoak egon dira, bai guretzat, pilotazaleentzat, eta baita enpresentzat ere. Azkenean, Irujo eta Barriola kanpoan geratu dira. Txapelketaren hasieran idatzita utzi nuen Aspek iaz Barriolari egin zion itsusikeria konpontzeko jarri zuela aurten Irujorekin, baina erabaki horrekin ez dute lortu Barriolari iaz … Leer más

Asegarce vs Titin

Binakako txapelketa uzten ari den ondorio nabarmenena Asegarceren berpizkundea da. Duela urte bete ta erdi, Aspe nagusi zen ia txapelketa guztietan. Nagusitasun horren oinarria Irujoren joko zoragarria zen. Iberoko aurrelaria nagusi zen buruz buru, aspaldiko urteetan beste inork erakusten ez zuen nagusitasunarekin. Atzeko koadroetan ere, atzelari onenak Asperen izenpean jokatzen zuen, Barriolak hain zuzen ere. … Leer más

O Rei Titin

Futbolaria balitz Brasildarra dela esango genuke. Atzo Titin III.k pilota gorengo mailara eraman zuen. Aurre iritziak birrinduz, bere lankidea Merino gaztea maixutasunez zuzendu zuen eta pilotaren mitologian sartuko den partidan, Irujo eta Barriola «gazteei» ikasgai baliogarria irakatsi zien. Teknikoki bikain jokatu zuen Errioxarrak. Jakinik Irujo askoz gehiago dela fisikoki, aurkariaren errekurtsoak bere alde erabili zituen, … Leer más

Jose Luis Akarregi aurrelaria atzo hil zen

Akarregi aurrelaria atzo hil zen. Jose Luis Akarregi Lekeition jaio zen 1923an. Atzelari bezala hasi zuen bere ibilaldi profesionala, baina laster aurrelari izateko dohai onak zituela eta, aurrelari jarri zuten. 40 hamarkadako aurrelari onentsuenen artean zegoen, Onaindia, Atano VII, Bolinaga etabarrekin lehiatu zelarik. Buruz buru, Gallastegik izan zuen aurkari gogorrenetako bat izan zen. Ondarroako frontoian … Leer más

Beroizen kemena eta beste giltzarri batzuk

Atzo Bizkaia Frontoian jokatu zen partiduari buruzko giltzarriak: 1. Beroizek ikaragarrizko kemena erakutsi zuen. Zaletuak mirestuta utzi zituen bere artesirik gabeko jokoarekin. Bere pilotakadak Barriolarenak baino «punch» gehiago izan zuten. Horrez gainera, pare bat aldiz, jokoa loratzeko gai dela ere erakutsi zuen. Horren adierazgarri, txokoan utzi zuen dejada zoragarria. 2. Irujok Aimarren joku berbera egin … Leer más

Urte berria, aukerak atarian

Txinatarrek krisi hitza bi hizki erabiliaz idazten dute, batak esan nahi du arriskua eta besteak aukera. John Fitzgerald Kennedy. Aukerak daude bai, eskupilotaren inguruan. Bizkaia Frontoian izan nintzen Gabonzahar arratsaldean eskuko partiduak ikusten. Nire ezkerretara 65 bat urteko gizon erdalduna eseri zen. Ohiko dudan bezala, pilotariak eskuak berotzen zituzten bitartean, elkarrizketa hasi nuen berarekin. Frontoi … Leer más

Faboritoak, gero eta faboritoago

Binakako Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta aldez aurretik txapela jazteko faboritotzat genituen bikote biak hor dira, jokatutako guztia irabazita gero eta faboritoago. Martinez de Irujo eta Barriola gehiegizko bikotea ez ote zen zalantza piztu zen lehiaketa aurkeztu zuten egunean. Orain arteko guztietan iritsi dira hogeita bira, eta txapeldun izateko beharrezkoa den sendotasuna erakusten ari dira. … Leer más

Titin III.a, noiz arte?

Aitortu behar dut Titin III.a gogoko dudala. Gustuko dut borrokarako duen gogoa eta kemena, pilotarekiko duen maitasuna. 43 urte beteko ditu laster, baina oraindik ere hor dabil,  askoz ere gazteagoak diren beste pilotarien aurka lehia bizian. Noiz arte, Augusto? Aurtengo txapelketan David Merino du atzelari. Bikote polita osatzen dute lehiaketako pilotari beteranoak eta gazteenak. Errioxarrak … Leer más

Olaizola Txapeldun, Irujo oso bigun

Olaizola II.k aldi guztietako lau t’erdiko txapeldun haundiena izatea lortu du. Beretzat emozio aldetik berezia izan den aste honetan, Julian Retegi garaipenetan atzean uztea ez da lorpen txikia. Gainera, bere aurkari naturala gainditu du, berriz ere. Teknikoki, beti bezala, perfekziora hurbildu da. Olaizola Irujorengandik bereizten da hamarreko eskala batean, beti 8-9 mailan jokatzen duelako. Partidu … Leer más

Agur Rubén, txapeldun haundia

Betidanik izan da pilota gizon gihartsuen bizibidea, frontoian behar delako, naturak emandakoa heldutasunera iristea. Bartzelonan ezagutu genuen Beloki, hamazazpi urteko gaztea zen arren,  Apolorena zuen gorputza, Olinpoko jaun eta jabea. Urrea eskuan hartu eta prest zegoen gaztea, lehen txanponak irabazteko, profesionalen artean. Unanuerekin batera egin zuen debuta, adin nagusia bete aurretik, fenomenoen antzera: Onaindia, Ogueta … Leer más

Barriolaren erabaki taktikoak

Lehendabizi  zorionak Aimar Olaizolari finalerako txartela lortu duelako. Zorionak baita Barriolari, partidu bikain bat ikusteko aukera eman zigulako. Atzoko partiduaren ondoren, galdera bat bururatu zait: ezinezkoa ote zen Barriolak Olaizolari irabaztea?  Barriola da atzelari trebeena lau t’erdian. Beharbada azken hogei urteetan izan den trebeena distantzia horretan. Baina aurrelari bikain bi tokatu zaizkio aurkari moduan, Olaizola … Leer más

Instintu harrapakariari esker Irujo garaile

Martinez de Irujo    22 Barriola                  9 Atzo Irujok Astelenan ez zion Barriolari irabazteko aukera batik eman. Sake-erremateko jokoa eginez, erabat nagusitu zen Katedralean. 90 hamarkadan tenisean izaten ziren Sampras eta Ivanisevicen arteko norgehiagokak, peloteo gutxiko partiduak. Irujok eta Barriolak atzo horrela jokatu zuten, sakatu eta errematera joanez. Gauza bi argi geratu ziren atzo Astelenan: Bata, … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE