Egun haundia Bizkaia frontoian

Amillategi Ametsak ere gauza egiten dira, batzutan. Bizkaia frontoiak historia aldatu dezake lurralde historikoan. Bizkaian eskuko afizioa batez ere herrietan kokatuta egon da. Bilbon herraminta izan da nagusi beti. Orain herraminta mundua sekulako krisia jasatzen ari da. Eskupilota ere aldi latza bizitzen ari da, baina badirudi ‘masa kritikoa’, batzutan armailetan eta besteetan telebistaz, leiala   … Leer más

Kalkulagailuaren txanda da

Bi hilabete baino gehiago pasa dira Binakakoa hasi zenetik, eta azkenean txapelketa iritsi da bere unerik gorenera. Orain bai. Benetako lehiaketa abiatzear da. Txapelketa hasi aurretik antolakuntza gogor kritikatu nuen. Lehiaketa luzea, norgehiagoka asko, lesioak izateko aukera gehiegi, nekea… Egia esan, hiruzpalau norgehiagoka kenduta, ez da egon zer azpimarratu. Hurrengo urterako formula berriren bat pentsatu … Leer más

Sufritzea tokatuko zaie

Joan da beste jardunaldi bat, baina sailkapena ez da gehiegi argitu. Xala eta Barriola finalerdietan izango direla jakina da. Ligaxka amaitzeko geratzen diren neurketa bi hauetan minik ez hartzea izango da beraien helburu bakarra. Eta besteak? Nola daude beste bikoteak? Oso larri. Nik behintzat hala ikusten ditut. Behetik gora doazen Gonzalez eta Laskurain ezik, lehiaketan … Leer más

Atzelarien garrantzia

Amillategi Baten, lehen mailako atzelari bati entzun nion esaten beraiek, atzelariek, daramatela partiduetan zama astunena eta txaloak aurrelarientzat izaten direla. Beti horrela ez bada ere, egia da aurreko koadroetan nahiko izaten dela keinu tekniko bitxi bat jendearen txaloak suspertzeko. Aurrelarien jokoak ehun metroko korrikalarien dizdira dauka, atzelarienak ordea, distantzia luzeko korrikalarien gogortasuna dauka. Binakako txapelketan … Leer más

Guztiak berdin jarraitzen du

Orain dela hiru aste idatzi nuen azkenekoz, eta dena airean zegoela esaten nuen. Konpromisoak tarteko, ezin izan dut gaur arte berriz ere idatzi. Txapelketa jarraitu dut, bai, baina ezin tartetxo bat egin zerbait idazteko. Dena dela, arazo handirik ez diot ikusten horri. Izan ere, guztiak berdin jarraitzen du. Dena airean dago oraindik. Hiru neurketa baino … Leer más

Ezinezkoa zirudien

Amillategi Eskua altxatu dezala Titinek eta Pascualek Aimarri eta Beginori irabaziko ziotela uste zuenak. Olaizola eta Begino, eskubi beldurgarria duena bata, benetako maillua, bestea aurreko koadroetako harraparia, aurkarientzako pilotaririk zekenena. Titin eta Pascual ibili izan dira txapelketan zehar txakurra ta katua bezala, euren identitatea aurkitu ezinik. Titinek pasatuta dauka sasoirik onena. Txapelketa batean partiduak irabazteko … Leer más

Antzekotasunak eta Ezberdintasunak

Amillategi Binakako txapelketa itxura hartzen doa. Beste urte batzuetan gertatutakoarekin konparatuz, antzekotasunak eta ezberdintasunak aurkitu ditzakegu. Hona hemen batzuk: Enpresa bakoitzeko bikote bat besteak baino indartsuagoa izatea: Enpresen arteko lehian, lehentasuna txapelketa irabaztea da, beraz, saiatzen dira modu batean edo bestean bikote bat indartsuagoa jartzen. Asegarcek inoiz baino errazago zuen Olaizola atzelari indartsu batekin jartzeko, … Leer más

Frontoirik gabeko herriak

Amillategi Euskal esentzien artean aipatzen da maiz frontoia. Esate baterako, frontoia eta baserria dira Jesus Guridiren ‘El caserio’ abeslanaren ardatzak. Literaturan, Pierre Lotik frontoiak eraikitzen duen mundua idealizatu zuen ‘Ramuntcho’ liburuan. Arte plastikoetan, Oteizak frontoia espazio mitiko bezala kontsideratu zuen. Izaera magikoa dute baita Jesus Mari Lazkanoren frontoien koadroak. Hori guztia ikusirik, edonork esango luke … Leer más

Dena airean dago

Binakakako Txapelketa luzea izango zela iragarri genuen, eta nire ustez hala izaten ari da. Eta oraindik geratzen dena… Bosna neurketa jokatu ditu bikote bakoitzak, eta sailkapenean dena dago airean. Olaizola II.a eta Begino dira orain arte jokatutako guztia irabazi duten bakarrak. Oraindik, ordea, ez dute finalerdietarako txartelik ziurtatu. Sailkapenaren beste aldean, behe-behean dira Gonzalez-Laskurain eta … Leer más

Pablito eta Apraiz Astelenan (poema)

Amillategi Igandean gorriek hartu zuten Astelena, ez zan, gordin esanda, guda benetakoa, pilota partida hutsa zen hura ta. Aurreko astetik gogoa urratuta zekarten, nahia zorrozturik, ez ziren faboritoak, ez aurkarientzat ez aldekoentzat, haundiago egiten du horrek beriaen lorpena. Elkarren lagun, konfidantzan erroturik, hori da gakoa bikoteka, ikasi dezala zaharra izanik, oraindik ez dakienak. Pilota mota … Leer más

Joko fina Astelenan

Amillategi Merezi dute goraipatzea Lasak eta Merinok. Aspaldian ez dugu pilotazaleok horren beste disfrutatu bikotekako txapelketari dagokion partidu batekin. Kalitatea eta emozioa nagusi izan ziran atzo Astelenan. Ohituta gaude pilotariak txapelketetako erritmoetara moldatzen, batzutan ahal duten neurrian, besteetan emaitzaren ehizean. Atzo ikuskizuna izan zen nagusi, pelotazaleen gozamenerako. Lasak erremate anitz egin zituen, gehienak ondo burututa. … Leer más

Atzelari jotzaileak nagusi

Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiak atzeko koadroetara begira jarri gaitu. Izan ere, bertan topatu ditugu asteburuko protagonista nagusiak, frontisetatik urruti, beren aurrelariei itzala egiten. Bikote bakoitzak bina neurketa baino ez dituzte jokatu orain arte, baina kazetariak eta zaleak hasi dira jada urduritzen, eta dagoeneko hamaika kalkulagailu daude hor nonbait zifrak dantzan jartzen ari direnak. Egia da, … Leer más

Adi Xala eta Barrriolarekin

Unai Artetxe Urte berrian sartzearekin batera hasi da Binakako Txapelketa. Lau neurketa jokatu dituzte aurreneko jardunaldi honetan, baina jokoari erreparatuz gero, ez zait iruditzen ezer aipagarririk utzi digutenik. Zerbait nabarmentzekotan, agian Xalak eta Barriolak erakutsitako sendotasuna aipatuko nuke. Izan ere, lehen norgehiagokan ez dute inolako arazorik izan Olaizola I eta Beloki mendean hartzeko. Lekuineko aurrelaria … Leer más

Arabako finalak

Naroa Mtnez Suarez Atzo arratsaldean Arabako Lurraldeko txapelketaren azkeneko finalak eraman ziren aurrera Mendizorrotzako frontoietan, bai 3an baita Ogetan ere arratsaldeko lauretatik aurrera. Besteak beste hauek izan ziren txapeldunak, parentesi artean azpitxapeldunak: Paleta Cuero 2. maila: González-Fernández (Lpz. Aldunzin-Recio) Emakumezkoen gomazko paleta: Martín de la Cal- L. Arzamendi (Agirre-Landaluze) Eskuz binaka kadete: Egiguren-Murga (Larrañaga-Agirre) Eskuz … Leer más

Urtasun: “Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet (gurasoei), euskal pilotan hainbertze barneratzeagatik”

Argazkia: Garazi Mtnez. Suarez 14 hilabete profesionaletan eta dagoeneko bigarren txapela du jantzita. Horretarako sekretua lana eta ilusioa direla aitortzen digu pilotari iruritarrak. -Naroa Mtnez. Surez- Zorionak txapelagatik. Nolako txapelketa egin duzula esango zenuke? Milesker!! Argi dago horrelako txapela bat irabazteko profesional mailan, txapelketa ona egin beharra dagoela. Egia erran bai ni eta baita Etxeberria … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE