Txost eta Zubieta, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan; igandean jokatuko dituzte

Gipuzkoako bi ordezkariek lortu dute aurrera egitea 59. Enrique Abril Errebote Txapelketan, eta igande honetan jokatuko dituzte finalerdiak: Txost-ek (Oiartzun) Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) taldearen kontra jokatu beharko du, eta Zubietak (Zubieta) Noizbait (Hazparne, Lapurdi) taldea mendean hartzen eta finalerako txartela lortzen saiatuko da.

Esteka honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3V6Fcrq

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du Gipuzkoak, larunbatean

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du, aurten ere, Gipuzkoak. Gipuzkoa 2k Iparralde 1-Senpere taldeari irabazita lortu du finalerako txartela. Lehendabiziko txapela jantzi ahal izateko, edizio gehienetako txapeldun Bizkaiari egin beharko diote aurre gipuzkoarrek; 18:30ean hasiko da lehia, Otxandion.

Esteka honetan duzue xehetasun gehiago: https://bit.ly/3Cyl5uP

Oraindik ere aukerak ditu Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatzeko

Oraindik ere aukerak ditu Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatzeko.

Eguraldiak baldintzatuta, finalerdi bakarra jokatu ahal izan zuten aurreko asteburuan, eta Gipuzkoa 1 taldeak galdu egin zuen Bizkaiaren aurka. Gipuzkoa 2k ostiralean neurtuko ditu indarrak Iparralde 1-Senpere taldearekin, Oiartzunen. Esteka honetan duzue informazio gehiago: https://bit.ly/3Ch2fbC

Jokoan da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

Larruzko paletako lehiak eman zion hasiera, joan den asteburuan (2022-09-11), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzaileari. Eta beste hainbat eta hainbat jokamolde gehituko zaizkio jardunaldi honetan (2022-09-18). Han eta hemen Gipuzkoako klubetako pilotariak berriro lehian ikusteko aukera izango da, beraz. Esteka honetan duzue xehetasun gehiago: https://bit.ly/3dedisk

Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banaka lau t’erdian. Finalen emaitzak

Gipuzkoako Txapelketako eskuz banaka lau t’erdiko finalak ere jokatu dituzte asteburuan. Hauexek izan dira emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:   – Kadeteak, 1. maila. GIPUZKOA: ILUNPE-Iker Otaegi 16 LAPKE-Iker Izagirre 22 – Kadeteak, 1. maila. Ekialdea: OIARPE-Manex Olaiz 2 MUNDARRO-Xuban Goñi 22 – Kadeteak, 1. maila. Mendebaldea: SORALUZE-Mikel Caramanzana 13 TOLOSA-Jokin Tolosa 22 – Kadeteak, 2. maila. … Leer más

Errendimenduko Udaberri Saria (eskuz binaka). Txapeldunak

Asteburuan jokatu dituzte Errendimenduko Udaberri Sariko (eskuz binaka) finalak. Ondorengo lerroetan dituzue emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:   – Eskuz binaka, alebinak, 1. maila. GIPUZKOA: LAPKE 1 (Xabier Alberdi-Ibai Aldasoro) 16 GAZTELUPE (Beñat Arrese-Suhar Mantzizidor) 5 – Eskuz binaka, alebinak, 1. maila. Ekialdea: BEHAR ZANA 2 (Ekaitz Arruti-Oier Elola) 9 LAPKE 2 (Amets Izagirre-Aimar Sarriegi) 16 … Leer más

Finalez betetako asteburua: Lazkaon, Tolosan, Azpeitian, Oiartzunen, Astigarragan, Aretxabaletan, Orion, Zegaman, Alegian eta Zumarragan

Final festa izango dugu asteburu honetan. Herriarteko Txapelketaz gain, beste bi txapelketa ere bukatuko baitiraEskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria eta Eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketa. Ondorengo estekan bildu ditugu xehetasun guztiak: https://bit.ly/3naCMbk

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE