Gipuzkoak Errioxako selekzioa hartuko du etxean asteburuan, GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldian

Federazioen arteko GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldia jokatuko du, asteburuan, Gipuzkoak. Etxean jokatuko du, gainera, Errioxaren aurka

Bizkaia vs Araba eta Nafarroa vs Iparralde dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak. Esteka honetan duzue txapelketaren inguruko informazio gehiago eta baita Gipuzkoaren eta Errioxaren arteko partiden kartelera ere: https://bit.ly/3q9jzsL

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa, finalak paleta argentinarra gizonezkoak, larunbatean, Irunen

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko finalak izango dira ikusgai, larunbatean, Irunen. Hemen duzue jaialdia:

Martxoak 19, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa

1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Iñaki Ramirez-Jesus Martinez)
KURPIL KIROLAK 1 (Lander Lazkano-Lauren Cruz)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 2 (Ander Monserrat-Markel Mutuberria)
KURPIL KIROLAK 2 (Unai Sagarzazu-Miguel Almandoz)

Udaberri Saria, finala gomazko paleta emakumezkoak: Hernani vs Intxurre 2; ostiralean, Ikaztegietan

Asteburuan jokatuko den beste final baten berri ematera gatozkizue: Udaberri Sariko emakumezkoen gomazko paletako finala, hain zuzen ere. Hauxe izango da jaialdia:

Martxoak 11, ostirala, 20:15, Ikaztegieta-Udalekoa

1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusiak:
HERNANI (Eider Otaegi-Ekhine Balerdi-Eli Gutierrez)
INTXURRE 2 (Maddi Iturriotz-Nagore Murua)

Arabaren aurka etxetik kanpo jokatuz ekingo dio GRABNI Txapelketari Gipuzkoak, asteburuan

Asteburuan hasiko da GRABNI, federazioen arteko lehia, eta Arabaren aurka etxetik kanpo jokatuz ekingo dio Gipuzkoak.

Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan.

Apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak.

Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3CtXwlp

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala, larunbatean, Oiartzunen: Behar Zana vs Zubieta 3

Datorren larunbatean, hilak 12, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala izango da ikusgai, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Hitzordua, hemen:

Martxoak 12, larunbata, 18:00, Oiartzun-Madalensoro

1. Joko garbi, nagusiak:
BEHAR ZANA (Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu) / ZUBIETA 3 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua)

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, finalak eskuz binaka. Emaitzak

Asteburuan jokatu dituzte eskuz binakako finalak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Datozen lerroetan dituzue emaitzak, txapeldunak eta txapeldunordeak:

Martxoak 5, larunbata, 18:30, Irura-Ametsa trinketa

1. Kadeteak:

BEHAR ZANA 2 (Xabat Arruti-Urko Otaegi) 31

HERNANI (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta) 40

2. Jubenilak:

HERNANI (Jon Jara-Unax Manterola) 40

BEHAR ZANA (Eñaut Aranburu-Oier Aranburu) 20

Martxoak 6, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa

1. Nagusiak 1. maila:

BEHAR ZANA (Eneko Maiz-Jon Urbieta) 40

MUNDARRO (John Linares-Oier Gurutzealde) 34

2. Nagusiak 2. maila:

PAGAZPE (Enrike Huizi-Julen Urruzola) 40

BEHAR ZANA 1 (Iñaki Lizaso-Koldo Jauregi) 28

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, asteburuan, Iruran

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Irurako Ametsa trinketan. Bi jaialdi izango dira ikusgai: Martxoak 5, larunbata, 18:30, Irura-Ametsa trinketa 1. Eskuz binaka, kadeteak:BEHAR ZANA 2 (Asier Aranburu-Urko Otaegi) / HERNANI (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta)2. Eskuz binaka, jubenilak:HERNANI (Jon Jara-Unax Manterola) / BEHAR ZANA (Eñaut Aranburu-Oier Aranburu) Martxoak 6, igandea, 11:00, Irura-Ametsa … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE