Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, asteburuan, Iruran

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Irurako Ametsa trinketan. Bi jaialdi izango dira ikusgai: Martxoak 5, larunbata, 18:30, Irura-Ametsa trinketa 1. Eskuz binaka, kadeteak:BEHAR ZANA 2 (Asier Aranburu-Urko Otaegi) / HERNANI (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta)2. Eskuz binaka, jubenilak:HERNANI (Jon Jara-Unax Manterola) / BEHAR ZANA (Eñaut Aranburu-Oier Aranburu) Martxoak 6, igandea, 11:00, Irura-Ametsa … Leer más

Gipuzkoako Txapelketa, finalak gomazko paleta banaka 7aren barruan; emaitzak

Asteburuan jokatu dituzte Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak; hain zuzen ere, buruz buru 7aren barruan. Ondorengo lerroetan dituzue emaitzak: Otsailak 19, larunbata, 19:15, Tolosa-Beotibar 1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila: ORIO (Iban Aldalur) 22 / ORIO (Aritz Lertxundi) 25 2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila: TOLOSA (Mikel … Leer más

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, larunbatean, Tolosan

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako TxapelketanBuruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen eta, hain zuzen ere, larunbatean bukatuko da txapelketa, Tolosan antolatutako finalekin. Hauxe izango da jaialdia:

Otsailak 19, larunbata, 19:15, Tolosa-Beotibar

1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
ORIO (Iban Aldalur) / ORIO (Aritz Lertxundi)
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
TOLOSA (Mikel Goitia) / BEHAR ZANA (Aratz Luisa)

Informazio gehiago: https://bit.ly/36cbuw1

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, emaitza finala gomazko paleta 22 urtez azpikoa

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala jokatu dute asteburuan. Mezu honekin batera bidaltzen dizkizuegu emaitza eta sari-banaketaren argazkia:

Otsailak 12, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro

TXOST (Iker Larrarte-Julen Zelaiaran) 25

ZARAUTZ (Iker Alkorta-Gorka Ostolaza) 11

Gipuzkoako Txapelketako 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala, larunbatean, Oiartzunen

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala jokatuko dute, larunbatean, Oiartzunen. Txost eta Zarautz taldeetako pilotariek neurtuko dituzte indarrak, 16:30etik aurrera, Madalensoro pilotalekuan:

Otsailak 12, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro

1.Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
TXOST (Julen Zelaiaran-Iker Larrarte) / ZARAUTZ (Iker Alkorta-Gorka Ostolaza)

Trinketeko Gipuzkoako Xare Txapelketako finalak, larunbatean, Iruran

Beste final batzuk ere izango ditugu asteburuan, Trinketeko Gipuzkoako Xare Txapelketakoak, alegia. Larunbatean izango dira ikusgai, 16:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketan:

Otsailak 5, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

1. Xare, kadeteak:
AMETSA 1 (Oier Maiza-Aitor Aristi) / AMETSA 2 (Eñaut Galartza-Aimar Heras)

2. Xare, jubenilak:
AMETSA 1 (Julen Zabalegi-Oier Iturbe) / AMETSA 2 (Matxalen Mendizabal-Markel Mujika)

Erredimenduko Gipuzkoako Txapelketak (eskuz binaka eta zesta-punta) hasiko dira asteburuan

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketei ekingo diete asteburuan: eskuz binakakoa eta zesta-puntakoa, hain zuzen ere. Eskola Kiroleko lehiaketen aste batzuetako debekua medio, ohi baino beranduago hasiko dira eta egutegiak birmoldatuta. Apirilean eta maiatzean izango dira finalak. Informazio guztia, hemen: https://bit.ly/32PPXIe

Bi txapel Hernanirentzat Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Hernani klubarentzat izan dira eskuz banakako beste bi txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako TxapelketanKadete eta jubenil kategorietako finalak izan ziren ikusgai, joan den larunbatean (2022-01-29), Irurako Ametsa trinketan: hain zuzen ere, Hernaniko Oier Azpeitiak irabazi zuen kadete kategoriako finala, bere klubeko Xuban Iturberen aurka; eta Jon Jarak jubenilena, Lapke klubeko Faben Ituarteren kontra:

Urtarrilak 29, larunbata, 10:30, Irura-Ametsa trinketa

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Xuban Iturbe) 26 / HERNANI (Oier Azpeitia) 30
2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE (Faben Ituarte) 7 HERNANI (Jon Jara) 35

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketa, Amasan

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketa. Atzo (2022-01-26) aurkeztu zuten

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa, Amasako Udal pilotalekuan, 1. jardunaldia jokatuko den lekuan.

Esteka honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3rYaBhN

Larunbatean jokatuko dituzte Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako beste bi finalak, Iruran

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, jokatzeko falta ziren eskuz banakako bi finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko dituzte kadete eta jubenil kategorietako lehiak, 16:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketan. Jaialdia, hauxe:

Urtarrilak 29, larunbata, 10:30, Irura-Ametsa trinketa

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Xuban Iturbe) / HERNANI (Oier Azpeitia)
2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE (Faben Ituarte) / HERNANI (Jon Jara)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE