Martxan da berriro emakumezkoen teknifikazio proiektua

Emakumezkoen teknifikazio proiektua ere martxan da berriro 2021-22 denboraldian. Ezker horman (gomazko paleta eta eskua) zein trinketan (paleta argentinarra) izango dira saioak aurtengoan. Hain zuzen ere,eskuzko teknifikazioa lehendabizikoz izango dute aukeran Gipuzkoako neska pilotariek. 

Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak, eta baita pilotarien zerrenda ere: https://bit.ly/3FIRj5x

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, binakako gomazko paletako gainontzeko finalak, asteburuan, Zumarragan eta Hernanin

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, binakako gomazko paletako gainontzeko finalak jokatuko dituzte, asteburuan: gizonezkoenak, larunbatean, Zumarragan, 17:00etan; eta emakumezkoenak, ordu berean, baina igandean, Hernanin. Hauexek izango dira jaialdiak: Azaroak 27, larunbata, 17:00, Zumarraga-Beloki 1. Gomazko paleta nagusiak, 3. maila, gizonezkoak: BELOKI (Jon Andueza-Mikel Rodriguez) / ORIO 2 (Iker Lizaso-Iban Aldalur) 2. Gomazko paleta nagusiak, 2. … Leer más

Azkoitia eta Su-Berri klubentzat txapelak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan (gomazko paleta nagusiak, 1. maila)

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Azkoitiak (gizonezkoetan) eta Su-Berrik (emakumezkoetan) irabazi dituzte nagusien 1. mailako gomazko paletako finalak. Hemen dituzue emaitzak: Azaroak 21, igandea, 17:00, Hernani 1. Nagusiak, 1. maila, gizonezkoak: AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) 25 / DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde) 21 2. Nagusiak, 1. maila, emakumezkoak: SU-BERRI 1 (Leire Galdos-Maider Mendizabal) 30 … Leer más

Gomazko paletako finalak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; igande arratsaldean, Hernanin

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako finalen txanda izango da asteburuan. Hain zuzen ere, nagusien 1. mailako bi finalak jokatuko dituzte, bai gizonezkoena bai emakumezkoena; igandean, 17:00etan hasita, Hernanin. Hauxe izango da jaialdia:

Azaroak 21, igandea, 17:00, Hernani

1. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, gizonezkoak:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) / DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde)

2. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, emakumezkoak:
SU-BERRI 1 (Leire Galdos-Maider Mendizabal) / HERNANI (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta)

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz binakako finalen emaitzak + eskuz banakako lehiaren hasiera

Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizuegu, pentsatzen baikenuen informazio hau dagoeneko bidalita genuela. Berandu bada ere, hementxe doazkizue asteburu honetan jokatutako finalen emaitzak: Azaroak 12, ostirala, 19:00, Villabona-Behar Zana 1. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila: TOLOSA 2 (Ander Perurena-Martxel Iztueta) 17 / LEGAZPI (Josu Ibarguren-Ion Agirre) 22 2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila: BEHAR ZANA (Xabier Urbieta-Jon Urbieta) 22 … Leer más

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako lehendabiziko finalak, asteburuan, Idiazabalen eta Villabonan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburuan. Idiazabalek hartuko du nagusien Ohorezko mailako eta jubenilen 1. mailako finalen jaialdia; larunbatean izango da, 11:00etan hasita. Eta ostiralean, Villabonan, nagusien 1. eta 2. mailako finalak izango dira ikusgai, 19:00etatik aurrera.

Esteka honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3o95b1y

SENIOR DIVISIÓN DE HONOR

Azketa-Elizegi (Tartaloetxe) / Elola-Aizpuru (Tolosa) : sábado 11,30 Idiazabal


SENIOR 1ª CATEGORÍA

Urbieta hermanos (Behar Zana) / Irribarria-Erle (Lapke) : Viernes 19,30 Villabona


SENIOR 2ª CATEGORÍA

Perurena-Iztueta (Tolosa) / Ibarguren-Agirre (Legazpi) : Viernes 19,00 Villabona


JUVENILES 1ª CATEGORIA
Aranbarri-Garcia (Azkoitia) / Ituarte-Goiburu (Lapke) : sábado 11,00 Idiazabal

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte, larunbatean, Olaberrian. Aurreikusitako jaialdia, hauxe:

Urriak 30, larunbata, 10:00, Olaberria-Udalekoa

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EPLE (Ezkerro-A.Pichel) / ALTZATARRA 1 (Auzmendi-Amiano)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
OIANGU 4 (Otegi-Andonegi) / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU (Berasategi-Alkorta) / ERREPALA 2 (Brosa-Navarro)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE