Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du. Larunbatean jokatuko du finalerdia, Iparralde 2-Senpere taldearen aurka, Oiartzunen. Ondorengo estekan duzue informazio gehiago: https://bit.ly/3EYOCNr
Federación Guipuzcoana
Asteburuan hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, larruzko paletako lehiarekin
Asteburuan hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzailea. Larruzko paletako lehiak emango dio hasiera 2021-22 denboraldiko edizioari. Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3tsAuaa
Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere, prest
2021-22ko Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere prest da. Euskal Herriko 6 taldek eman du izena Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) antolatutako seigarren edizio honetan, etahorien artean da Gipuzkoaere.Asteburuan ekingo diote lehiari.
Ondorengo estekan dituzue xehetasun gehiago: https://bit.ly/2YbR4PL
Mutilen eskuko teknifikazio proiektuan izen-ematea zabalik, hilaren 10era arte
2021-22 denboraldian ere mutilen eskuko teknifikazio proiektuarekin lanean jarraituko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz aritzen diren Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia. Eta hilaren 10era arte zabalik izango da izena emateko aukera.
Informazio gehiago, lotura honetan: https://bit.ly/3DvPubT
Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala, igandean, Villabonan: Behar Zana vs Zubieta
Behar Zana eta Zubieta taldeek jokatuko dute Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala, igandean, 10:30ean, Villabonan. Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/2UxOpOu
Agirre-Lujanbio bikotearentzat (Real Sociedad 3) txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan
Real Sociedad klubeko bi talde izan dira aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Eta Aitor Agirre-Joseba Lujanbio bikoteak (Real Sociedad 3) jantzi ditu txapelak:
Uztailak 3, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska
Larruzko paleta, nagusiak:
REAL SOCIEDAD 3 (Aitor Agirre-Joseba Lujanbio) 40 /
REAL SOCIEDAD 1 (Aitor Brosa-Mikel Begiristain) 35
Azkoitiak jantzi du bigarrena
Azpeitiak eskuz eta Azkoitiak gomazko paletaz. Azkoitiarrek irabazi dute Herriarteko Gomazko Paletako Txapelketa, Donostiaren aurka, eta beraien bigarren txapela lortu dute, hala. Informazio gehiago: https://bit.ly/3x4HvPl
Azpeitia txapeldun, zortzigarrenez
Dakizuenez, Azpeitiak bere zortzigarren txapela jantzi du Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketan. Lotura honetan dituzue Azpeitiak eta Oiartzunek jokatu zuten finalaren inguruko xehetasunak, eta baita hainbat datu historiko ere: https://bit.ly/2Ti0cAn
Gipuzkoako Txapelketako palako eta zesta-puntako banakako finalak, asteburuan, Andoainen eta Mutrikun
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, zesta-puntako banakako finalak jokatuko dituzte larunbatean, Mutrikun, eta palako finala igandean, Andoainen.
Lotura honetan duzue informazio guztia: https://bit.ly/3xMoMYI
Herriarteko Txapelketa, gomazko paletako finala: Azkoitia vs Donostia. Igandea, 10:30, Villabona
Eskuzkoa ez da izango Herriarteko Txapelketako final bakarra asteburuan. Azkoitiak eta Donostiak gomazko paletakoa jokatuko dute igandean, 10:30ean, Villabonan. Bigarren txapelaren bila lehiatuko dira bi herriak, edizio bana irabazita baitituzte. Esteka honetan duzue informazioa: https://bit.ly/3j5kyr7
Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, larunbatean, Zumaian
Larunbat goizean, 10:30ean hasita, Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak izango dira ikusgai, Zumaiako Aitzuri frontoian. Esteka honetan duzue informazio guztia: https://bit.ly/2UwnRgN
Azpeitia eta Oiartzun, 2021eko Eskuzko Herriartekoaren txapelaren bila
Larunbatean jokatuko dute finala, 16:30ean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan; zale gutxi batzuek izango dute frontoira sartzeko aukera, eta finala zuzenean eskainiko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, ondorengo estekan: https://youtu.be/jeS878DUa-0
Udaberri Sariko finalak Ataunen, Bergaran, Amezketan eta Zumaian + aurreko jardunaldiko finalen emaitzak
Joan den asteburuan Udaberri Sariko hainbat final jokatu zituzten Gipuzkoako pilotariek, eta Oiarpe (K1), Tolosa 3 (J1), Azkoitia (GPMN) eta Intxurre 2 (GPNJ) nagusitu ziren. Jardunaldi honetan txapelketa bereko beste hainbat final izango dira Ataunen, Bergaran, Amezketan eta Zumaian, guztiak eskuz binakakoak. Esteka honetan duzue final hauen guztien inguruko informazioa: https://bit.ly/3wOp01v
Zumaiak irabazi du 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa
Zumaiak irabazi du 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa, finalean Mutrikuri 1-2 gailenduta; bere hamargarren txapela lortu du, hala, lehia honetan.
Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/3gLsjRo
Udaberri Sariko finalak, asteburuan, Azkoitian eta Alegian
Asteburuan, Udaberri Sariko hainbat final jokatuko dituzte Gipuzkoako pilotariek. Azkoitian eta Alegian izango dira jaialdiak.
Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/3cKiJvE