Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketa, binakako finalen emaitzak

Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketa. Festa eta ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten, larunbat goizean, Donostiako Atano III.a pilotalekura bildu zirenek. Txapelketa honetan bidelagun izandakoei eskerrak ematea eta parte hartu duten pilotari guztiak zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen. Emaitzak, hauexek: Maiatzak 18, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III 1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria: Iñaki Divasson-Leire Esnal 25 vs Sheila … Leer más

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, larunbatean, Donostian

Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak izango dira ikusgai, larunbatean, 10:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Binakako hiru final jokatuko dituzte: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko bat beste bat (gomazko paleta).  Xehetasun guztiak, esteka honetan.

Txapelketa gehiago jokoan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoakoan

Txapelketa gehiago izango dira jokoan, asteburutik aurrera, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, hiru lehia hasiko dira: palakoa, zesta-puntako banakakoa eta emakumeen gomazko paletako banakakoa (bost t’erdiaren barruan). Gainera, hurrengo jardunaldian, maiatzaren 19koan, emakumeen eskuz banakako (lau t’erdiaren barruan) txapelketari ekingo diote. Xehetasun guztiak, hemen.

Goikoetxea-Irazustabarrena bikoarentzat txapelak emakumeen paleta argentinarreko finalean

Miren Goikoetxea-Amaia Irazustabarrena bikotearen Hernani 3 taldeak irabazi du emakumeen paleta argentinarreko finala Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: Maiatzak 5, igandea, 11:00, Irura-Ametsa1. Paleta argentinarra emakumeak, nagusiak:HERNANI 3 (Miren Goikoetxea-Amaia Irazustabarrena) 30HERNANI 2 (Izaskun Arrosagarai-Ane Kerejeta) 26

Asteburuan hasiko da 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuzko eta gomazko paletako lehiekin

Dakizuenez, asteburuan hasiko da 2024ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuzko eta gomazko paletako lehiekin (final-hamaseirenetako joaneko jaialdiak). Eskuz, Astigarraga, Hernani, Aduna, Azkoitia, Beasain, Tolosa, Zaldibia, Idiazabal, Amasa-Villabona, Bergara, Oñati eta Amezketa herriek ekingo diote lehiari; gomazko paletaz, Debak, Aiak, Zumaiak eta Tolosak. Bestetik, palako eta zesta-puntako txapelketak maiatzaren 12ko jardunaldian hasiko dira. Esteka honetan dituzue asteburuko kartelera … Leer más

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumeen paleta argentinarreko finala, igandean: Hernani 3 vs Hernani 2

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, emakumeen paleta argentinarreko finala jokatuko dute Hernaniko bi taldek, igandean, Donostiako Gaska trinketan. Jaialdia, hauxe: Maiatzak 5, igandea, 11:00, Donostia-Gaska 1. Paleta argentinarra emakumeak, nagusiak:HERNANI 3 (Miren Goikoetxea-Amaia Irazustabarrena)HERNANI 2 (Izaskun Arrosagarai-Ane Kerejeta)

Gomazko paletako banakako txapelak, berriz ere Beotibar klubeko Arregi eta Goitiarentzat

Gomazko paletako banakako txapelak jantzi dituzte, berriz ere, Beotibar klubeko (Tolosa) Arregik eta Goitiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan.Kantxa osoan aritu dira lehian, eta Zarautzen jokatu dituzte finalak jardunaldi honetan: nagusien 1. mailakoa irabazi du Odei Arregik eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak.Txapelketa berean irabazi duten bigarren txapela da haientzat; izan ere, otsailean jokatutako 7aren barruko … Leer más

Emakumeen eskuz banakako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa, larunbatetik aurrera

Eskola Kirolean ere izango da berririk asteburuan. Alde batetik, emakumeen eskuz banakako Gipuzkoako Txapelketa hasiko da, benjamin eta alebin kategorietan. Eta, bestetik, eskuz binakako alebinen lehiaren azken fasea jokatuko da, eta finalistak nortzuk izango diren jakingo dugu. Xehetasun guztiak, ondorengo estekan: https://bit.ly/3Jg6HKr

Asteburuan hasiko da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

Dena prest da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari ekiteko. Asteburuan ekingo diote buruz buruko lehiari 2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik eta infantil kategoriako beste 11k. Amezketan, Tolosan eta Urretxun jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan. Finalak ekainaren 8an izango dira. Xehetasun guztiak, esteka honetan: https://bit.ly/3xvchWJ

Gipuzkoa vs Errioxa: GRABNIren 4. jardunaldiko partidak, etxean, larunbatean eta igandean

Gipuzkoako Selekzioa etxean ariko da berriz ere, asteburu honetan, federazioen arteko GRABNI Txapelketan; Errioxako ordezkaritza jasoko du oraingoan, ligaxkako 4. jardunaldian. Larunbatean pilotari gipuzkoarrek eskuz banakako, eskuz binakako, gomazko paletako, larruzko paletako eta pala motzeko norgehiagokak jokatuko dituzte ezker horman, eta eskuz banakakoak zein binakakoak trinketan; eta igandean partida bakarra izango dute, ezker horman, pala … Leer más

Eskuz banaka lau terdiko lehia martxan, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Eskuz banaka lau t’erdiko lehia hasiko da, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariak lehiatuko dira. Gainera, txapelketa berean, beste bi lehia ere hasiko dira, maiatzean: zesta-puntako banakakoa eta emakumeen eskuz banakako lau t’erdikoa. Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/4cHWfsy

Eskola Kirola eta Errendimendua, zesta-puntako finalen emaitzak (alebinak eta infantilak)

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako finalak ere batu dira asteburuko final festara. Hemen dituzue emaitzak: – Alebinak:ZUMAIA (Haitz Leon-Unai Bergara) 25DANOK BAT 1 (Xabi Uribe-Unax Urreizti) 16– Infantilak:DANOK BAT 1 (Erik Agirregomezkorta-Beñat Beristain) 23BEOTIBAR (Oinatz Lizarraga-Oier Sarasola-Artetz Larrañaga) 30

Udaberri Saria, eskuz binakako finalen emaitzak

Udaberri Sariko eskuz binakako finalak ere asteburuan izan dira ikusgai, han-hemenka. Hemen dituzue emaitza guztiak: – Kadeteak, 1.maila. GIPUZKOA: LAPKE (Landa-Perez) 22 ZAZPI ITTURRI (Gorostidi-Olano) 15 – Kadeteak, 1.maila. Eki.: BEHAR ZANA 1 (Cestau-Zufiria) 22 TOLOSA 2 (Carrera-Caminos) 4 – Kadeteak, 1.maila. Men.: AZKOITIA (Etxaniz-Segurola) 17 ATAUN (Alzua-Nanclares) 22 – Kadeteak, 2.maila. GIPUZKOA: GAZTELEKU (Alvarez-Bidezabal) … Leer más

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz binakako finalen emaitzak

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatu dituzte, asteburuan. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak: – 2. urteko alebinak, 1. maila. GIPUZKOA: ZAZPI ITTURRI 1 (Arteaga-Zubelzu) 10 BERGARA (Agirre-Olano) 16 – 2. urteko alebinak, 1. maila. Eskualdea: OLALDE 1 (Insausti-Iturbe) 16 OSPELE (Alberdi-Sagastibeltza) 12 – 2. urteko alebinak, 1. maila. Eskualdea: BEHAR ZANA 2 (Artola-Barriola) … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE