Emakumezkoen eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako txapelketako finalak, ostiralean, Donostian

Ostiralean, hilak 11, emakumezkoen eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, Donostiako Ibaeta frontoian, ateak itxita. Ondorengo lerrotan duzue jaialdia:

Ekainak 11, ostirala, 19:00, Donostia-Ibaeta

  1. Jubenilak: BERGARA-Maddi Barrocal / IZURUN-Mirian Arraiza
  2. Nagusiak: IZURUN-Arrate Bergara / SU-BERRI-Miren Larrarte

2020-21 Enrique Abril Errebote Txapelketa behin betiko bertan behera

Pandemiaren eraginez partidak jokatu ahal izateko datarik ez dagoenez, eta txapelketa amaitzeko zailtasunak daudenez, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2020-21eko Enrique Abril Errebote Txapelketa behin betiko bertan behera uztea erabaki du.

Laster zabalduko dugu izen-emate epea 2021-22ko Enrique Abril Txapelketarako, datorren denboraldikoa normaltasun osoz jokatzeko itxaropenez.

Herriartekoa: eskuz eta gomaz finalerdietara sailkatzea jokoan, zestaz ligaxka bukatzen

Larruzko paleta eta pala motzeko lehia bukatu berri da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa, ordea, martxan dira oraindik. Bai eskuz bai gomaz finalerdietarako sailkapena izango da jokoan asteburu honetan, eta zesta-puntaz ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute.

Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak, eta baita asteburuko kartelera ere: https://bit.ly/2SQB82O

7. txapela Andoainentzat Herriarteko Pala Txapelketan

Dakizuenez, 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa irabazi du Andoainek. Bana berdindu du Errenteriarekin finalean (larruzko paletako lehian Andoain nagusitu da, eta pala motzekoan Errenteria), baina aldeko tanto kopuruak eman die garaipena andoaindarrei. 7. txapela gehitu diote bere palmaresari; eta, hala, Donostiarekin batera, txapel gehien dituen herria da. Xehetasun gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3pb3Jfs

Su-Berri 2k irabazi du emakumezkoen paleta argentinarreko finala Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan; asteburuan larruzko paletako lehia hasiko da

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Su-Berri 2 taldeko pilotariek irabazi berri dute emakumezkoen paleta argentinarreko finala, Hernaniren aurka.

Bestetik, eta txapelketa berean, asteburuan larruzko paletako lehia hasiko da.

Esteka honetan duzue informazio guztia: https://bit.ly/3c8v0Kc

Herriartekoa: final-laurdenak eskuz eta gomazko paletaz, ligaxkako 4. jardunaldia zesta-puntaz

Larruzko paleta eta pala motzeko lehiaz gain, gainontzeko espezialitateena ere martxa onean doa. Eskuz zein gomazko paletaz, final-laurdenei ekingo diete asteburuan; eta zesta-puntaz, ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute. Esteka honetan duzue informazio guztia, eta baita jardunaldi honetako kartelera ere: https://bit.ly/3vrpMAB

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa, emakumezkoen paleta argentinarra, finala: Su-Berri 2 vs Hernani, igandean, Iruran

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, emakumezkoen paleta argentinarreko finala jokatuko dute Su-Berri 2 eta Hernani taldeek, igandean, Iruran.

Bestetik, joan asteburuan txapelketa berean jokatutako eskuz binakako finaletan, Hernani 2k (kadeteak) eta Behar Zanak (nagusiak 1. maila) jantzi zituzten txapelak.

Ondorengo estekan duzue informazio gehiago: https://bit.ly/3hRGllu

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako beste bi finalak, larunbatean, Iruran

Eskuz binakako eta xareko finalak jokatu berri dituzte Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako TxapelketanAmetsa eta Behar Zana klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak xareko finaletan, jubeniletan eta nagusietan, hurrenez hurren. Eta eskuz binaka nagusitu dira Hernani, jubeniletan, eta Mundaro, nagusien 2. mailan.

Eskuz binakako beste bi finalak, kadeteena eta nagusien 1. mailakoena, hain zuzen ere, datorren larunbatean (2021-05-22) jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Irurako Ametsa trinketan.

Esteka honetan duzue hau guztiaren inguruko informazioa: https://bit.ly/3tWmJ1S

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE