Ostegunean, apirilak 1, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte, Irurako Ametsa trinketan. Esteka honetan dituzue jaialdiaren inguruko xehetasunak: https://bit.ly/31zeA7L
Federación Guipuzcoana
Zubietak irabazi du Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa
Zubieta 1 taldeak irabazi du Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. 38-40 hartu zuen mendean Txost, joan den larunbatean jokatutako finalean: https://bit.ly/2QKrX2R
Txost eta Zubieta 1 taldeek jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala, larunbatean
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala jokatuko dute, larunbatean, Txost eta Zubieta 1 taldeek.
Esteka honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3d0T4y5
Txapeldun berriak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan
Txapeldun berriak ditugu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, asteburuan eskuz binakako eta gizonezkoen gomazko paletako lehietako finalak jokatu baitituzte Gipuzkoako pilotariek. Lotura honetan dituzue emaitza eta xehetasun guztiak: http://bit.ly/3cbwGTu
Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako finalak, han-hemenka, asteburuan
Jardunaldi honetan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako final ugari jokatuko dira. Hain zuzen ere, ostiralean eta igandean, Ataunen, Azkoitian, Azpeitian, Amezketan eta Donostia-Altzan.
Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/3tr2uJZ
Txapelak Tartaloetxe (EBINOM) eta Tolosa 2 (EBIJ1) taldeentzat
Tartaloetxe da Gipuzkoako txapeldun berria eskuz binaka nagusien Ohorezko mailan. Azketa-Elizegik Labaka-Telletxea bikotearen Tolosa 2 taldea hartu dute mendean finalean.
Eskuz binakako jubenilen 1. mailako finala Amiano-Albeniz bikoaren Tolosa 2 taldeak irabazi du, Zubizarreta-Telleriaren Lapke 1en aurka.
Esteka honetan dituzue xehetasunak: http://bit.ly/3tnYw4B
Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako lehendabiziko finalak, igandean, Amezketan
Osasun egoerak baldintzatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuzko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan: hain zuzen ere, eskuz binaka jubenilen 1. mailako eta eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako norgehiagokak. Amezketako Larrunarri frontoiak hartuko du jaialdia, igandean, 11:30ean.
Lotura honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3cncPQ2
Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa
Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko XI. Gipuzkoako Txapelketa. Gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala frontoian. Ondorengo estekan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/3uQlR0v
Lehiaketari berrekitea erabaki du GEPFk
Eusko Jaurlaritzak astelehenean (2021-02-22) argitaratutako datuak ikusita, eta udalerrietan metatutako intzidentzia tasari dagokion bilakaera onak jarraitzen duela ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehiaketari berrekitea erabaki du. Hain zuzen ere, martxoaren 7ko asteburuan jarriko dira martxan osasun egoeragatik behin-behinean bertan behera gelditu ziren txapelketak. Informazio gehiago: http://bit.ly/3sqMas7
Lehiaketa berriz ere bertan behera, behin-behinean
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak lehiaketa bertan behera utzi du berriro, behin behinean. Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/39GkSHB
Real Sociedad klubarentzat txapel guztiak Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finaletan
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak jokatu zituzten, igandean, Donostiako Altza auzoan. Eta Real Sociedad klubak jantzi zituen txapel guztiak (hiru mailetako finalak irabazi zituen). Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/368XeBx
Asteburuan hasiko da Eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketa
Jardunaldi honetan ere (2021-01-24) beste txapelketa bati ekingo diote lurraldeko pilotariek: Eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketari.
Kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (1. eta 2. maila) lehiatuko dira.
Egoerak baimenduko balu, finalak martxoaren 28ko asteburuan jokatuko lirateke.
Informazio gehiago, esteka honetan: http://bit.ly/3qJTJsT.
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa ere, martxan
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa ere martxan da gaurtik. Eskuz banakako lehia eta gizonezkoen paleta argentinarrekoa hasiko dira jardunaldi honetan. Ondorengo loturan dituzue xehetasunak: http://bit.ly/3phVAFn
Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, igandean, Donostia-Altzan
Eusko Jaurlaritzak baimena eman ondoren, federatuen txapelketei berrekingo zaie jardunaldi honetan, horien artean Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari. Larruzko paletako finalak jokatuko dituzte, gainera: igandean, hilak 24, 10:00etan, Donostiako Altza auzoan. Bestetik, joko garbiko lehia ere hasiko da asteburuan Gipuzkoako Txapelketan. Lotura honetan aurki ditzakezue xehetasun guztiak: http://bit.ly/39LwOqf
Federatuen txapelketei berrekingo die Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur (2021-01-12) argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Gauzak horrela, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak federatuen txapelketei (kadete eta nagusi bitartekoak, hain zuzen ere) berrekingo die, urtarrilaren 24tik aurrera. Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/2MXD2Me