Bukatu da Gipuzkoarentzat Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta ez du lortu finalerdietara pasatzea. Esteka honetan duzue informazio guztia: https://bit.ly/35TIBCN
Federación Guipuzcoana
Asteburuan hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa
Hilabete luzeren ondoren, azkenean lehian ikusi ahal izango ditugu berriro Gipuzkoako klubetako pilotariak. Asteburuan hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Xehetasun gehiago, ondorengo estekan: https://bit.ly/32D1HLc SENIOR DIVISION DE HONOR J.Alberdi – Irazustabarrena (intxurre) / Apezetxea – Uzkudun (ilunpe) : Viernes 19,30 Alegia Azketa – Elizegi (tartaloetxe) / Ojuel – Lizeaga (hernani) : Viernes 19,30 … Leer más
Ate-joka da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Ate-joka da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Euskal Herriko 8 talde lehiatuko dira aurten, tartean Gipuzkoako hiru: Behar Zana, Txost eta Zubieta. Irailaren 20an ekingo diote lehiari, eta urriaren 18an aurreikusten da finala, Oiartzunen.
Lotura honetan duzue xehetasun gehiago: https://bit.ly/3m1LsiE
Asteburuan hasiko da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa
Asteburuan hasiko da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Gipuzkoaz gain, Euskal Herriko beste 6 talde lehiatuko dira bosgarren edizio honetan. Hemen informazio gehiago: https://bit.ly/35dRVRN
Gure bulegoa zabalik irailaren 7an / Abriremos la oficina el 7 de septiembre
Hilabete askoren ostean, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) bulegoak bere ateak zabalduko ditu, irailaren 7an. Ohiko tokira bueltatuko da, gainera, eta aurrerantzean Donostiako Kirol Etxean aurkituko gaituzue (Anoeta pasealekua, 5). Honakoa izango da jendaurreko arreta ordutegia: Goizez: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara Arratsaldez: astelehenak eta astearteak, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenak, 16:00etatik 19:00etara Era berean, ordutegi horretan telefono harrera ere eskainiko da, 943 … Leer más
Mutilen eskuko teknifikazio proiektuan izen-ematea zabalik
2020-21 denboraldian ere mutilen eskuko teknifikazio proiektuarekin jarraitu nahi dugu, eta izen-ematea zabaldu berri dugu. Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/3lHttOs
2020-21 denboraldia. Neurri bereziak, betebeharrak, protokoloak…
2020-21 denboraldiaren prestaketekin gabiltza. Ahalik eta ondoen burutzeko asmo eta gogoarekin, eta egungo osasun-egoera ikusirik, zenbait irizpide eta protokolo finkatu ditugu euskal pilotako federaziook.
Lotura honetan aurkituko dituzue horren inguruko xehetasun guztiak eta klubei helarazitako informazioa: https://bit.ly/3gPOGBQ
GEPFk 2019-20 denboraldia behin betiko bertan behera uztea erabaki du / La FGPV ha decidido suspender definitivamente la temporada 2019-20
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) 2019-20 denboraldia behin betiko bertan behera uztea erabaki du. Zuzendaritzak gaur (2020-05-27, asteazkena) egin duen bileran hartu du erabakia.
Azken unera arte eutsi nahi izan dio federazioak denboraldiarekin jarraitzeko aukerari, eta hainbat proposamen lantzen joan da egunotan, baina gaur gaurkoz ez dago horretarako bermerik.
Klubei izan duten pazientzia eta jarrera benetan eskertu nahi die.
Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/2ZJv6lW
Bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa guztiak bertan behera utzi ditu GEPFk / GEPF suspende todos los campeonatos pertenecientes a su ámbito territorial
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa guztiak bertan behera uztea erabaki du, gaurtik hasita (2020-03-12) eta jakinarazpen berria izan arte, koronabirusa (COVID-19) dela-eta sortutako egoera ikusita, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoari jarraituz. Etete horrek, beraz, Eskolarteko txapelketei, Errendimendukoei eta Federatu mailakoei eragingo die. Era berean, entrenamendu guztiak bertan behera uztea … Leer más
Bertan behera, oraingoz, GRABNIko Gipuzkoa eta Arabaren arteko lehia, koronabirusagatik
Bertan behera gelditu da GRABNIko Gipuzkoa eta Arabaren arteko lehia oraingoz, koronabirusagatik. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak federazioen arteko txapelketaren lehendabiziko jardunaldia partzialki atzeratzea erabaki du, egungo egoera dela eta; Araba vs Gipuzkoa eta Errioxa vs Nafarroa aurrez aurrekoei eragiten die neurriak. Informazio gehiago, esteka honetan: http://bit.ly/38HjLnu
Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala, igandean, Villabonan: Txost 2 vs Txost 3
Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala jokatuko da, igandean, Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Oiartzuarren arteko lehia izango da: Txost klubeko bi talde izango dira aurrez aurre. Xehetasunak, esteka honetan: http://bit.ly/2ID1FZ1
Udaberri Saria: Zarautz, Intxurre, Euskal Jolas eta Danok Bat, lehenenengo txapeldunak
Zarautz, Intxurre, Euskal Jolas eta Danok Bat klubek irabazi dituzte Udaberri Sariko lehendabiziko finalak. Lotura honetan dituzue emaitza guztiak eta informazio gehiago: http://bit.ly/2ICbxCz
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz binaka eta xare, finalen emaitzak
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako finalak jokatu zituzten, asteburuan (xarekoa bertan behera gelditu zen, pilotari baten lesioagatik). Behar Zana, Oiarpe, Hernani eta Urnieta klubentzat izan dira txapelak. Informazio gehiago, esteka honetan: http://bit.ly/39JHoNg
Gipuzkoak Arabaren aurka etxetik kanpo jokatuz ekingo dio, asteburuan, GRABNI Txapelketari
Asteburuan hasiko da federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Eta Gipuzkoak etxetik kanpo ekingo dio lehiari, Arabaren kontra. Lotura honetan duzue informazio gehiago: http://bit.ly/3aJpU3T