Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako finalak, igandean, Donostia-Altzan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte, igandean, 11:00etan hasita, Donostiako Altza auzoan. 3. mailako finala, berriz, abenduaren 1eko jardunaldian izango da ikusgai; asteburu honetan finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte. Lotura honetan dituzue xehetasunak: http://bit.ly/2QAQN39

Eskuz binakako Gipuzkoako txapeldun berriak; asteburuan eskuz banakako lehia hasiko da

Lapkek irabazi du aurten ere (hirugarren denboraldiz jarraian) Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako finala. Ilunpe (nagusien 1. maila), Añorga (nagusien 2. maila), Tolosa 2 (jubenilen 1. maila) eta Lapke 2 (kadeteen 1. maila) dira oraingoz gainontzeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz binakako espezialitatean. Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. … Leer más

CAMPEONATO DE GIPUZKOA (RESULTADOS SEMIFINALES)

MANO PAREJAS CADETE : Olaizola – Orbegozo (añorga) 15 Amiano II – Iztueta (tolosa) 22 Arrizabalaga – Ezema (ilunpe) 2 Zubizarreta II – Garcia (lapke) 22  MANO PAREJAS JUVENIL : Altuna – Ugartemendia (tolosa) 19 Lizeaga – Lizeaga (mundarro) 22 I.Egiguren – Elosegi (ilunpe) 21 Amiano – Sodupe (tolosa) 22 MANO PAREJAS SENIOR 2ª : … Leer más

Real Sociedad 2, Txost 2 eta Euskal Jolas, Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletaz

Real Sociedad 2 (1. maila), Txost 2 (2. maila) eta Euskal Jolas (3. maila) taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletako espezialitatean. Joan den larunbatean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak, Donostiako Altza auzoan. Eta, hurrenez hurren, Eple, Oiangu 1 eta Oiangu hartu zituzten mendean. Lotura honetan dituzue xehetasunak: http://bit.ly/2BQF1sL

Gipuzkoa bere lehenengo txapelaren bila, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finalean

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala ere bertan behera gelditu zen joan den astean eguraldi txarragatik. Bada, eguraldiak laguntzen badu behintzat, igande honetan izango da ikusgai, 12:00etan, Berrizen (Bizkaia). Bere lehendabiziko txapelaren bila lehiatuko da Gipuzkoa, Bizkaiaren aurka. Informazio gehiago, lotura honetan: http://bit.ly/33ZuwPN

Bizkaia vs Gipuzkoa 2, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala, igandean

Laugarrenez jokatuko du Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala, igandean. Bizkaia, aurreko bi edizioetako txapelduna, izango du aurkari, beste behin; haren bolada eten eta lehendabiziko txapela janzteko gogotsu lehiatuko dira gipuzkoarrak 17:00etan hasiko da norgehiagoka, Berrizko Berrizburu plazan (Bizkaia). Esteka honetan duzue informazio gehiago: http://bit.ly/2nX5eTk

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE