Herriarteko Eskuzko Txapelketa, finala: Azpeitia vs Astigarraga; larunbatean, 16:30ean, Donostiako Atano III.ean. Hainbat xehetasun

Azpeitiak eta Astigarragak jokatuko dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketako finala. Larunbatean izango da hitzordu garrantzitsua, 16:30ean, Donostiako Atano III.a. Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/2J182oU Kartela K-2.5.HERRIARTEKOA FINALA ESKUA (ELEB.)

Urbil, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin

Urbil Merkataritza-gunearekin lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Elkarlan honen bidez, Urbil GEPFren denboraldi honetako babesleetako bat izango da, bertako kirola sustatzeko lanean bere babesa eskainiz; merkataritza-guneak Herriarteko Txapelketako lau finalak babestuko ditu, eta baita emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak ere. Prentsa oharra (ele)

Gipuzkoako Txapelketa. 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala, Donostia-Altzan; eta zesta-punta banakako finalak, Zumaian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat finaletaz gozatzeko aukera izango da, asteburuan: bihar, ostirala, 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala jokatuko dute, 18:15ean, Donostiako Altza auzoan; eta larunbatean, berriz, zesta-punta banakako finalak izango dira ikusgai, 11:00etan hasita, Zumaiako Aitzurin. Lotura honetan dituzue jaialdien xehetasunak: http://bit.ly/2IjuzNm

Herriartekoa: eskuz, finalerdietarako txartelako jokoan; zesta-puntaz, ligaxkako azkenaurreko jardunaldia; gomaz, finalerdietan

Palako lehiaren finalaz gain, egongo da zer ikusirik jardunaldi honetan Herriarteko Txapelketan. Eskuz, finalerdietarako txartela izango dituzte jokoan. Zesta-puntaz, ligaxkako 5. eta azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute. Eta gomazko paletaz, finalerdiei ekingo diete. Lotura honetan dituzue xehetasun gehiago, eta baita kartelera ere: http://bit.ly/2MuEs09

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE